Etxe Arrosa[1] (gaztelaniaz: Casa Rosada) Argentinako Buenos Aires hiriburuan dagoen eraikina da. Bertan Argentinako Presidentearen bulegoa dago. Eraikin hau Balcarce kalearen 50. zenbakian dago, Plaza de Mayo enparantza ezagunaren aurrean. Bere ezaugarri nagusiena arrosa kolorekoa izatea da, eta Buenos Aires Hiriko eraikin ospetsuenen artean kokatzen da. Horretaz gain, Gobernuaren Etxeko Museoaren egoitza ere bada, hau herrialde honetako presidenteekin zerikusia duten objektuez osatuta dago. Historia Monumentu Nazionala izendatua izan da.

Etxe Arrosa
Casa Rosada
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
Argentinako hiriBuenos Aires
Koordenatuak34°36′29″S 58°22′13″W / 34.6081°S 58.3703°W / -34.6081; -58.3703
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1898
Inaugurazioa1898
JabeaGovernment of Argentina (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaCarlos Kihlberg (en) Itzuli
Enrique Aberg (en) Itzuli
Francesco Tamburini (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Italianate architecture (en) Itzuli
Neorromanikoa
neoklasizismoa
Solairuak4
Ondarea
Kontaktua
HelbideaBalcarce 50
Webgune ofiziala

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu