Carlos Menem

Carlos Saúl Menem» orritik birbideratua)

Carlos Saúl Menem (Anillaco, La Riojako probintzia, 1930eko uztailaren 2a - Buenos Aires, 2021eko otsailaren 14a) argentinar politikaria izan zen. 1989 eta 1999 artean Argentinako presidentea izan zen.

Carlos Menem

Argentinako senataria

2017ko abenduaren 10a - 2021eko otsailaren 14a - Ricardo Antonio Guerra (en) Itzuli
Barrutia: La Rioja probintzia
Hautetsia: 2017 Argentine legislative election (en) Itzuli
Argentinako senataria

2011ko abenduaren 10a - 2017ko abenduaren 9a
Barrutia: La Rioja probintzia
Argentinako senataria

2005eko abenduaren 10a - 2011ko abenduaren 9a
Barrutia: La Rioja probintzia

Argentinako presidentea

1989ko uztailaren 8a - 1999ko abenduaren 10a
Raúl Alfonsín - Fernando de la Rúa
Bizitza
JaiotzaAnillaco (en) Itzuli1930eko uztailaren 2a
Herrialdea Argentina
Talde etnikoaSyrian Argentines (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBuenos Aires2021eko otsailaren 14a (90 urte)
Hobiratze lekuaSan Justo Islamic Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gernu-infekzioa
Familia
Ezkontidea(k)Zulema Yoma (en) Itzuli  (1966 -  1999)
Cecil Bolocco (en) Itzuli  (2001eko maiatzaren 26a -  2011ko maiatza)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKordobako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta enpresaburua
Lantokia(k)Buenos Aires
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak1992 attack on Israeli embassy in Buenos Aires (en) Itzuli
AMIAren aurkako atentatua
Operation Alfil (en) Itzuli
Operation Uphold Democracy (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
katolizismoa
Alderdi politikoa Justicialist Party (en) Itzuli

IMDB: nm1364013 Facebook: menem.conduccion Twitter: CarlosMenem_LR Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gurasoak siriarrak izan zituen, musulman sunniak. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Córdobako Unibertsitatean. 1955ean La Riojako Juventud Peronista alderdia sortu zuen. 1973an La Riojako gobernadore hautatu zuten

1976an, María Estela Martínez de Perón lehendakaria kargutik kendu zuen kolpe militarraren kariaz, atxilo hartu zuten. 1978an irten zen kartzelatik, eta Paraguaira erbesteratu zen. 1983an La Riojako Partido Justicialista-ko presidente izendatu zuten, eta urte berean La Riojako gobernadore aukeratua izan zen. 1987an kargua berretsi zuen.

1989ko maiatzean Argentinako lehendakari hautatu zuten, hauteskundeak aise irabazita. Lehendakaritza hartu zuenean herrialdearen egoera ekonomikoa larria zen, eta azkeneko hamarraldietako plangintza ekonomiko gogorrenari ekin zion: besteak beste, prezioen merkatuaren liberalizazioa onartu zuen, eta sektore publikoko enpresak pribatizatu zituen ostera, estatuaren defizita geldiarazteko. Malvinetako Gerraz geroztik harremanik gabe egon ondoren, 1990ean Britainia Handiarekin harremanetan hasi zen berriro. Bestalde, Hego Amerikarentzat merkatu batua sortzeko proiektuaren alde lan egin zuen. 1993an hitzarmena egin zuen Raúl Alfonsínekin 1853ko konstituzioa berritzeko.

1995eko maiatzean berriro hautatu zuten lehendakari, inflazioari aurreko egiteko zeraman kontrol gogorrak klase behartsuenen babesa ekarri ziolako nonbait. 1999. urtera arte izan zen Argentinako lehendakaria. 2005. urtea geroztik, La Riojako senatari nazionala izan zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Menem