Lehen Triunbiratua (Argentina)

Río de la Platako Probintzia Batuetako botere betearazlea

Lehen Triunbiratua (gaztelaniaz: Primer Triunvirato) Río de la Platako Probintzia Batuetako botere betearazlea izan zen, 1811ko irailaren 23an Junta Handia (Batzar Handia) ordeztu zuena, eta 1812ko urriaren 8ra arte agintean egon zena. Feliciano Chiclana, Manuel Sarratea eta Juan José Paso izan ziren lehenbiziko kideak.[1] 1812ko apirilean, Juan Martín de Pueyrredónek hartu zuen Juan José Pasoren lekua.

Lehen Triunbiratua (Argentina)
Datuak
Motabotere publikoa, botere betearazlea eta triunbiratua
HerrialdeaRío de la Platako Probintzia Batuak
Desagerpena1812ko urriaren 8a
Lehen Triunbiratuko kideak

Erreferentziak aldatu

  1. Pigna, Felipe. Primeros Gobiernos Patrios. elhistoriador.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-2-22).

Kanpo estekak aldatu