Jose Mazarredo
Jose (Joseph) Domingo Mazarredo Salazar Muñatones Gortazar (Bilbo, 1745eko martxoaren 8a - Madril, 1812ko uztailaren 29a) bizkaitar itsasgizona izan zen, Espainiako Itsas Armadako almirantea izandakoa.
Jose Mazarredo | |||||
---|---|---|---|---|---|
Jose Mazarredo Salazar (1800), Jean François-Marie Bellier (Madrilgo Itsas Museoa). Irudi gehiago | |||||
1809ko maiatzaren 20a - 1809ko ekainaren 29a ← Joaquín Blake y Joyes (en) - Gaspar María de Nava →
1808ko ekainaren 2a - 1812ko irailaren 29a ← Francisco Gil de Taboada (en) - Gonzalo O'Farrill y Herrera (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1745eko martxoaren 8a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Madril, 1812ko uztailaren 29a (67 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Antonio Jose Mazarredo Morgan | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | itsasturia eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada | ||||
Gradua | amiral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak | ||||
Biografia
aldatuFragata-kapitain izendatu zuten 1766. urtean. Latitudea neurtzeko metodo berri bat asmatu zuen, 1771n, Filipinetako uharteetara zihoala. Aljer hiriaren aurkako erasoa gidatu zuen 1775. urtean, baina saioa hutsean geratu zen. Ondoren, kapitain eta Cadizko Itsas Armadako alferez izendatu zuten. Cadizen zela, bi obra argitaratu zituen: Lecciones de Navegación (1778) eta Colección de tablas para los usos más necesarios para la navegación (1779). Zazpi urte eman zituen Itsas Armadako ordenantzak biltzen, Ordenanzas generales de la Armada Naval obra argitaratzeko.
1795. urtean, Mediterraneoko ontzidiaren buru izendatu zuten; Mazarredok Itsasoko ministroari ontzidia zein egoera txarrean zegoen adierazi zionean Ferrolera erbesteratu zuten. Hala eta guztiz ere, itsas seinaleen kode berri bat idazteko agindu zitzaion, eta komandante nagusi izendatu zuten 1797. urtean. Titulu horren jabe zela, Cadizko portuaren defentsan borrokatu zen ingelesen aurka.
1802. urtean erretiratu zen bizitza militarretik Bilbora. 1804. urteko Zamakoladaren ondoren, Burgosa erbesteratu zuten, eta hiru urte pasa ziren arte ez zen itzuli Bizkaira. Espainiako Independentziako Gerra hasi zenean (1808), Cadizera deitu zuten berriro ere, baina Mazarredo Baionara joan zen, Josef Bonaparte Espainiako erregearen izendapenaren lekuko izatera. Hark estatu-idazkari eta armadako zuzendari izendatu zuen.
Bilboko kale nagusi batek Joseph Mazarredoren izena daroa: Mazarredo zumarkalea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.