Sirenen etxea (Sevilla)
Sirenen etxea (gaztelaniaz: Casa de las Sirenas) Andaluziako Sevilla dagoen jauregi-etxea ezaguna da. XIX. mendean eraikia, arkitektoa Joaquín Fernández Aiarragarai hernaniarra izan zen. Jatorrizko izena Recreo de la Alameda izan zen.
Sirenen etxea (Sevilla) | |
---|---|
Casa de las Sirenas | |
Seville old town | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Sevillako probintzia |
Udalerria | Sevilla |
Koordenatuak | 37°23′57″N 5°59′40″W / 37.39915°N 5.99444°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1864 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Joaquín Fernández Aiarragarai |
Ondarea | |
Historia
aldatuJoaquín Fernández Aiarragaraik etxea diseinatu zuen Lázaro Fernández de Angulo, Esquiveleko markesaren enkargua izanik. Estetikoki arkitektoak XVIII. mendeko frantses jauregien estiloa imitatu zuen: lau angeluko oinplanta, lorategiz inguratuta eta lau hormekin inguratuta.[1] Etxeak oinplanta eta lehenengo solairua ditu. Teilatua arbelezko teilez estalia dago. Sirenen izena atari nagusian dauden bi esfingeen presentziatik datorkio.[2]
Etxearen burdin sareak Portilla anaiek egin zituzten, 1862an. Diseinurako Tabako Lantegiaren eredua erabili zuten.
1870ean Esquiveleko markesak etxea Basilio del Camino y Hermanos lantegi eraikitzaileari saldu zion. Ondoren ere etxean José Domingo de la Portilla eta María Susana Pérez de Guzmán emaztea bizi izan ziren eraikinean; azken hau 1971n hil zen.[3] Hamarkada horretan etxea utzik egon zen. 1989an Sevillako Udalak erosi zuen.[4] Zortzi urtez zaharberritzeko lanak luzatu ziren. 1998tik auzoko kultur-etxea da.[5]
Iruditegia
aldatu-
Esfingeak, etxeari izena eman zioten.
-
Hesia.
-
Etxe barruko lanpara bat.
-
Barrualdea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ José Manuel Suárez Garmendia (1986). Arquitectura y Urbanismo en la Sevilla del siglo XIX. Sevillako Aldundia. 129-137 or. ISBN 84-505-4905-1.
- ↑ https://www.abc.es/archivo/periodicos/abc-sevilla-19970817-49.html
- ↑ https://books.google.es/books?id=L1k5dx7RLCAC&pg=PA662&dq=casa+de+las+sirenas+portilla&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwj32JHDpbDQAhVDlxQKHWuUDgUQ6AEIGzAA#v=onepage&q=casa%20de%20las%20sirenas%20portilla&f=false
- ↑ https://www.abc.es/archivo/periodicos/abc-sevilla-19890730-7.html
- ↑ https://www.abc.es/archivo/periodicos/abc-sevilla-19980213-10.html
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Kondaira eta parapsikologia Sirenen etxean.