Joan Amenduze

euskal idazlea

Joan Amenduze[1] edo Joan Amendux (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1540 inguru - 1580ko otsailaren 12a) XVI. mendeko poeta izan zen.

Joan Amenduze
Bizitza
JaiotzaIruñeac. 1540
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1580ko otsailaren 12a (39/40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta saltzailea

Bizitza

aldatu

Iruñean jaio zen, 1540 inguruan[1]. Aita medikua 1547an eta ama 1548an hil zitzaizkion. Jaiotzaz Nafarrerian bizi zen, eta Pereton Garro aitonak Nafarroako Erriberara eraman zuen, eta han egon zen bere lehengusu Joan de Ossesekin. Gaztaroan Zaragozan eta Sevillan lan egiten egon zen eta Flandesa ere joan zen zorterik gabe. Erriberan bizi izanda ere, ez zuen inoiz euskara galdu eta litekeena da nafarrera ohikoa izatea Tuterako kaleetan[1].

Finkatzeko, Etxebeltzeko Lope senideak Iruñeko Txapitel kalean denda bat eman zion, baina zorrek 1567ko irailean kartzelara eraman zuten. Hantxe idatzi zuen gaur dugun poema bakarra[2].

Kartzelatik irten eta gero, Nafarroako Gorteetako aguazil bihurtu zen. 1580ko otsailaren 12an hil zen[1].

Bi bertso baino ez dira gorde haren lan guztietatik, 1963an Nafarroako Artxibo Orokorrean aurkituak. Izenbururik ere ez dute, eta Hemen natza ortzirik... hasierako hitzez dira ezagunak. Hona hemen:

 

Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
Herioak ustegabe doloroski egotzirik.
Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
Onak eta onrak bertan munduakc edekirik,
Plazerak azke[ ... ] atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik
Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.

Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.

Poemaren bertsio musikatuak

aldatu
Amenduxen epitafioa, Fontes Linguae Vasconumen 50. urteurrena ospatzeko Iratxeko monasterioan grabatutako bertsioa.

Ortzadarra taldeak egin zuen lehen bertsio musikatua 1976an, Ekialdetik kantuz eta doinuz diskoan[3].

Danserie Ensemble taldeak 2012an beste bertsio bat egin zuen[4], Lachrimae antiquae 1512 antzinako negarra lanerako.

Hinka talde lapurtarrak, Aziti Bihiako zenbait filologoren laguntzarekin[5], Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 50. urteurrenaren karietara antolaturiko erakusketarako.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Pezonaga, Jabier Sainz. (2006). «Hemen natza ortzirik: Joan Amenduzekoaren epitafioa (c.1568). Edizio kritikoa» SANCHO EL SABIO (24): 57–92. ISSN 1131-5350. (Noiz kontsultatua: 2017-12-06).
  2. (Gaztelaniaz) Jimeno Jurio, José María. (1996). «Juan de Amendux poeta euskaldun: Pamplona (c. 1540-1580)» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 28 (71) ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2017-12-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Eresia. Joan de Amendux. Ortzadar» Ondaregia 2017-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  4. 1512 Amendux Danserie. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  5. Amenduxen epitafioa / Epitafio de Amendux. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu