Ireki menu nagusia

João Gilberto —jaiotza-izena: Prado Pereira de Oliveira— (Juazeiro, Brasil, 1931ko ekainaren 10a - Rio de Janeiro, 2019ko uztailaren 6a) brasildar musikagilea izan zen, Brasilgo musikagintzako egile nagusietako bat.

João Gilberto
Joao Gilberto.jpg
Bizitza
Izen osoa João Gilberto Prado Pereira de Oliveira
Jaiotza Juazeiro1931ko ekainaren  10a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Rio de Janeiro2019ko uztailaren  6a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Astrud Gilberto  (1960 -  1964)
Miúcha  (apirila 1965 -  1971)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria eta jazz guitarista Itzuli
Lan nabarmenak Garota de Ipanema
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa Bossa nova
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
IMDb nm0318291
www.joaogilberto.com/

1950eko hamarraldiaren hasieran Atlántida kafetegiaren inguruan bildu zen musikagile-taldeko kideetako bat izan zen. João Gilberto da Brasilgo sanba-erritmoak eta jazza bateratzen dituen bossa nova musikaren sortzaileetako bat, Antonio Carlos Jobimekin batera, eta sanba eta bossa nova ezagunenen egilea da.

1959. urtean eman zuen argitara bere lehenengo diskoa, Chega de Saudade. 1964an, berriz, Brasilgo musikan berebiziko eragina izan duen disko baten grabazioan parte hartu zuen Stan Getz saxofoi-jotzailearekin, Antônio Carlos Jobim musikagilearekin eta garai hartan emazte zuen Astrud Gilberto abeslariarekin. Disko hartan Brasilgo hainbat abesti ezagun bildu zituzten, besteak beste «Corcovado», «Garota de Ipanema» ("Ipanemako neskatxa", mundu osoan ospetsu bihurtu dena) eta "Desafinado", eta sekulako arrakasta izan zuen: Estatu Batuetan gehien saldu zen diskoetako bat izan zen, eta sei Grammy sari lortu zituen. Harrezkero hainbat disko grabatu zituen João Gilbertok.

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Gilberto