Garota de Ipanema
Garota de Ipanema ("Ipanemako neska") brasildar bossa nova-jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an ondu zuten, Antônio Carlos Jobimek (musika) eta Vinicius de Moraesek (hitzak). 1963ko martxoaren 19an grabatu zuten abestia Stan Getz eta João Gilberto musikariek, mundu guztian ezagun eginez.
Garota de Ipanema | |
---|---|
Antônio Carlos Jobimen, João Gilbertoren, Os Cariocasen, Pery Ribeiroren, Nat King Coleren eta Viktor Lazloren musika-lana | |
Egilea(k) | Antônio Carlos Jobim, João Gilberto, Os Cariocas, Pery Ribeiro, Nat King Cole eta Viktor Lazlo |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | Garota de Ipanema |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bossa nova |
Hizkuntza | portugesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Vinicius de Moraes |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antônio Carlos Jobim |
Garota de Ipanema | |
---|---|
Stan Getz eta João Gilberto(r)en abestia Getz/Gilberto albumetik | |
Argitalpena | 1964ko uztailaren 25a |
Musika mota | Bossa nova eta jazz |
Diskoetxea | Verve |
Idazlea | Antônio Carlos Jobim & Vinícius de Moraes |
Hainbat film eta telebista saiotan agertu da, Rio de Janeiroko klixe baten moduan. The Beatlesen Yesterdayren ondoren, pop abestirik grabatuena da.[1]
Hasieran, Menina que Passa izendatua, hitzen musa Heloísa Pinheiro izan zen, artean Ipanemako Montenegro kalean bizi zen 17 urteko neskatoa zena.[2] Abestiak beste hasiera bat zuen jatorriz, baina egileek aldatu egin zituzten lehendabiziko bertsoak, Ipanemako gazte hartk eragiten ziena hobeto adierazten zutelakoan. Azken bertsio hau da ezagun egin dena:
- Olha que coisa mais linda, mais cheia de graçaÉ ela a menina que vem e que passaNum doce balanço caminho do mar. Moça do corpo dourado, do sol de IpanemaO seu balançado é mais que um poemaé a coisa mais linda que eu já vi passar.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «The Elusive Girl From Ipanema» The Wall Street Journal.
- ↑ Jobim, Tom. (1962). «Garota de Ipanema» All of Tom's Music.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |