Jim Cummins (irakaslea)

Torontoko Unibertsitateko irakaslea. Hizkuntza eta hezkuntza kontuetan aditua
Jim Cummins» orritik birbideratua)

James Patrick Cummins[1] (Dublin, 1949ko uztailaren 3)[2][3][4], Jim hipokoristikoarekin ezagunagoa, Torontoko Unibertsitateko irakaslea da Hezkuntzako Ikasketetarako Institutuan, Ontarion. Torontoko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Ontario Institute for Studiesen irakasle ibili da, non ingeleseko ikasleen hizkuntza ikaskuntza eta literatura garatzen lan egiten zuen[5]. Hizkuntza kontuetan, ingeleseko ikasleak hizkuntza osagarri gisa alfabetatzeko metodologietan-eta lan egin izan du. 1979an, Cummins-ek BICS eta CALP akronimoak asmatu zituen irakasle bati ikasle baten hizkuntza gaitasuna ebaluatzen eta kalifikatzen laguntzen dioten prozesuak izendatzeko. Bere ibilbide akademiko luzea da eta bere arloan asko aipatzen den egilea da.

Jim Cummins (irakaslea)

Bizitza
JaiotzaDublin, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea

Cumminsek psikologia ikasi zuen Irlandako Unibertsitate Nazionalean[6]. 1974an Albertako Unibertsitatean Hezkuntza Psikologian doktoratu zen[7]. Cumminsen lan akademikoaren helburu nagusietako bat izan da irakasleei erakustea nola jokatu ikasleekin euren lehen hizkuntza eskolako komunikazio hizkuntza nagusia ez denean. Cumminsek erakutsi zuen nola erabili ikasleen lehen hizkuntza ikasgelan bertan aktibo gisa. Jim Cumminsek bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari buruzko lan asko idatzi eta aurkeztu ditu, eta arlo honetan mendebaldeko erreferente nagusietako bat da.[8]

Honoris causa doktore izendatu zuten Letra eta Humanitate Zientzietan, New Yorkeko Bank Street College-n, 1997ko maiatzean.

Mendebaldeko Euskal Herriko Hezkuntza Saileko arduradun batzuen gonbita onartuz[9][10], edo Gaztelueta Fundazioaren gonbita onartuz[11] bisita bat edo beste egin izan ditu Euskal Herrira.

Hipotesi nagusiak aldatu

Hizkuntzen didaktika arloan Jim Cummins da, agian, oraindik ere, egilerik aipatuena, batez ere 1980ko hamarkadan sortutako corpus teorikoagatik. Hona hemen Cummins-ek ikertu eta defendatu zituen zenbait hipotesi[12]:

  • SUP & CUP (The Separate Underlying Profbility Model & The Common Underlying Profbility Model). (1981).[13]
  • Iceberg Theory (1981).
  • Due Icebergs Theory. (1981).
  • Threshold Hypothesis. (1981). (Atalaseko hipotesia).
  • 2 paradigma hezkuntza elebidunerako, (Skutnabb-Kangus, 1986).[14]
  • Blaming the Viccovery. (1989).
  • BICS and CALPS (Basic Interpersonal Communicative Skills and Cognitive Academic LinguAgency Profbility Skills), (1981)[15]. (Ikus beherago).
  • Length of Time Hypothesis, (1981).
  • Garapen hurbileko zona, (1994).

BICS (Basic Interpersonal Communicative Skills)(Pertsonen arteko oinarrizko komunikazio-trebetasunak) aldatu

 
BICS - CALP - Jim Cumminsek sortutako terminoak azaltzeko diagrama xinple bat.

BICS hizkuntza bateko jatorrizko hiztun normal guztiek lortutako oinarrizko komunikazio-gaitasunari dagokio[16]. Kognitiboki ez du gehiegi eskatzen. Ikasleek ingurune informaletan erabiltzen duten hizkuntza-erregistroa da, adibidez, patio edo kafetegi batean erabiltzen den hizkera. Cumminsen eta Virginia Collierren ikerketen arabera, normalean, gutxi gorabehera 1 eta 3 urte bitartean behar izaten dira hizkuntza-ikasleek BICS komunikazio-trebetasunak garatzeko, baina horretarako ikasi nahi duten hizkuntzarekiko nahikoa harremana izan behar dute.


(Esate baterako, EAEn, euskara oso gutxiagotua dagoen inguruneetan, kalkulatu egin da D ereduko euskara ikasleek euskararekin duten harreman-denbora, esnatuta igarotzen duten denboraren % 15etik beherakoa izaten dela. Euskara ikasteko eskola izan ohi delako euskararekin harremanetan egoteko aprobetxatzen den denbora bakarra).

CALP (Cognitive Academic Language Proficiency/Academic Language Proficiency)(Hizkuntza Akademiko-Kognitiboa, Hizkuntza Akademikoa Menderatzeko Gaitasuna) aldatu

CALP lengoaia abstrakzio aurreratuak modu sofistikatuan erabiltzeko gaitasunari dagokio. CALP komunikatzeko hizkuntza-erregistroa ingurune akademiko batean erabiltzen da[17]. Pentsatzeko eta hizkuntza ikasteko tresna gisa erabiltzeko gaitasuna da CALP. Cummins eta Virginia Collier ikerketen arabera, K-12ko ikasleek 5-7 bat urte behar izaten dituzte bigarren hizkuntzan CALP gaitasun maila eskuratzeko, baldin eta ikasleak ikasi beharreko hizkuntzan alfabetizazioa jasotzen badu. Hizkuntza natibo sendorik ez duten ikasleek maiz 7 eta 10 urte bitartean behar izaten dituzte bigarren hizkuntzan CALP eskuratzeko.

Lau hatsarre edo printzipio aldatu

CALP hizkuntza akademiko kognitiboa babesteko lau printzipio garatu ziren Rothenbergek eta Fisherrek 2007an egindako ikerketa batean[18]. Horra:

  • Sarrera (input) ulergarriak eskaini behar dira.
  • Testuinguru naturalean ondo errotutako proposamen didaktikoak behar dira.
  • Giro lasaia sortu behar da ikasgelan.
  • Ikaskuntza-jardueretan jakin-mina sortzen duten kontu esanguratsuak ikasteko aukerak eskaini behar dira, eta ikasteko konpromisoa lortu behar da.

Interdependentzia linguistikoaren hipotesia aldatu

Jim Cumminsek 1981ean interdependentzia linguistikoaren hipotesia formulatu zuen lehenengoz, eta ondoren, birformulatu ere bai, egokitzapenak eginda[19]. Hipotesi honen arabera, lehen hizkuntzako gaitasunak eragina du bigarren hizkuntzako gaitasunean. Eta alderantziz.

Demagun bi hizkuntza ditugula xH eta yH eta lehen edo bigarren hizkuntza izan daitezkeela biak ere. Orduan, hipotesi honen arabera: “xHn jasotako irakaskuntza xHko gaitasuna bultzatzeko eraginkorra den heinean, gaitasun hori yHra transferituko da baldin eta yHren eraginpean modu egokian egoteko aukerarik bada (eskolan edo ingurunean) eta yH ikasteko motibazio egokirik bada. Norabide bitakoa da eragina.

Teoria honen oinarrian dagoena “azpian datzan gaitasun komuna” da. Norbaitek duen hizkuntza ezagutza adierazten du (pentsatzeko eta komunikatzeko gaitasuna). Ezagutza horrek pertsona horrek dakizkien hizkuntzen azpian datza. Kontzeptuak hizkuntza bidez formulatzen ikasi duenean erlazio horiek bere ezagutzaren parte dira eta dakien edozein hizkuntzatan adierazi edo erabili ahal izango ditu. Ikerketen arabera, azpian datzan gaitasun komun hori ez da pertsona elebidunetan bakarrik gertatzen, pertsona eleaniztunetan ere, kontuan hartzeko faktorea da. Komunikazio konpetentzia bakarra dagoela azpimarratzen dute, ikasitako hizkuntzetan gauzatzen dena.

« Jim Cumminsek, Chomskyren lengoaiaren unibertsalen teoriari jarraikiz, proposatu zuen hizkuntzen azpiko gaitasun komunaren hipotesia. Hizkuntzek elkarmenpekotasuna dute eta hizkuntza baten gaitasunak besteena sustatzen du. Hori hala da azpiko gaitasun komuna dagoelako. Beste egile batzuek, Canale-k edo Long-ek esate baterako, gaitasun horretan hainbat alderdi ikusi dituzte: gaitasun gramatikal edo linguistikoa, soziolinguistikoa, estrategikoa eta diskurtsiboa, denak komunikatzeko gaitasunaren elementu modura.

Erraza da ondorioztatzea ezagutzaren oinarrizko alderdi batzuk hizkuntza guztietan komunak direla: komunikatzeko mekanismo estrategikoak menderatzea, irakurtzeko eta idazteko oinarrizko estrategiak, testuak planifikatzeko eta berrikusteko prozesu pragmatikoak...

Testuen elaborazioa, aldiz, lotuagoa dago morfologia eta lexikoa menderatzeari eta hizkuntza bakoitzari dagozkion sintaxia legeak jakiteari eta erabiltzeari.

»
Uri Ruiz Bikandi[20]

Cummins: hizkuntza gutxiagotuetan murgiltze ereduaren aldekoa aldatu

« [...] hizkuntzaren trataeran, autore ospetsu baten ideiak darabiltzate, Jim Cumminsenak alegia, baina ahaztu egiten zaie autoreak berak egiten duen zehaztapen bat aipatzea; hau da: beti ere hizkuntza hauek ez badaude ukipen-egoeran nagusitasun/menpekotasun estatusean. Honela izatekotan, haurra elebiduntzea nahi badugu behintzat, gutxitutako hizkuntzan eskolatu behar da haurra (murgiltze bidez haur erdaldunak eta hizkuntza gutxituan, euskaraz, euskaldunak). »
Lore Erriondo[21]

Erreferentziak aldatu

  1. «James Patrick Cummins professor at the Ontario Institute for Studies in Education of the University of Toronto» viaf.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  2. «Jim Cummins» Big Names Project ED640 Literacy Development Summer. 2013 - School of Education. UOG (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  3. https://www.multilingualmatters.com/resources/pdfs/bilingual_family/BFN%2020-2.pdf (Ingelesez) "A Biography of Jim Cumminsby Colin Baker" The bilingual family Newspaper
  4. (Ingelesez) Skutnabb-Kangas, Tove. (2012). «Cummins, Jim» The Encyclopedia of Applied Linguistics (American Cancer Society)  doi:10.1002/9781405198431.wbeal0306. ISBN 978-1-4051-9843-1. (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  5. «Professor Jim Cummins» Teaching ELL Students (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  6. (Ingelesez) «James Cummins» Writers Unlimited (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  7. https://www.oise.utoronto.ca/Curriculum_Vitae/James_Cummins_CV.pdf Jim Cummins - Curriculum Vitae
  8. (Ingelesez) Power -, Name Jim CumminsRole ProfessorEducation University of AlbertaBooks Language-; Pedagogy; Identities, Negotiating; Education, Bilingualism in; Technology -, Literacy-; Diver; Swain, Introductory Reader to the WritinSimilar People Merrill; Skutnabb‑Kangas, Tove et al.. (2017-08-18). «Jim Cummins (professor) - Alchetron, the free social encyclopedia» Alchetron.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  9. HABE aldizkaria 91. zk. (1986-07-15) https://www.ikasbil.eus/eu/habe-aldizkaria-fitxa?articleId=16228460
  10. HABE aldizkaria 91. zk. (1986-07-15) https://www.ikasbil.eus/documents/20928/15578616/HABE+911.pdf/1f74384c-7bfe-40db-973e-3d89f89a99e7
  11. Jim Cummins. "Hezkuntza eleaniztunaren alde soziolinguistikoak". Getxo. 1993.
  12. Idiazabal Gorrotxategi, Itziar; Manterola Garate, Ibon. (2009). «Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa» Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque alea=2 54 (Euskera aldizkariaren ale honek honako gai hau jorratu zuen: "Ikasteredu elebidunetan eta euskararen azterketan (iker)molde berriak"): 463–504. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  13. «Jim Cummins» Big Names Project ED 640 Literacy Development Summer. 2013 - School of Education. UOG (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  14. «Cummins on Bilingual Education - New Learning Online» newlearningonline.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  15. «The language learning theories of Professor J. Cummins» esl.fis.edu (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  16. «What is BICS?» Teaching ELL Students (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  17. «What is CALP?» Teaching ELL Students (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  18. «Four Principles» Teaching ELL Students (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  19. Naiara ETXEBERRIA & Mario ZAPATA Bigarren hizkuntzaren jabekuntzan eragiten duten faktore sozioafektiboak eta lehen hizkuntzaren trataera. 2012.
  20. Ruiz Bikandi, Uri. «Hizkuntzen tratamendu bateraturako hizkuntza proiektua» eibz.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  21. https://www.jakin.eus/show/3a6dc1760fb26a9e3f9a9a485f7937199aea2803 Lore Erriondo. "Euskal curriculuma?" Jakin. 93-94 zk. 1994.

Bibliografia aldatu

  • (Ingelesez) Jim Cummins: Bilingualism and minority-language children. Ontario. 1981.
  • (Ingelesez) Jim Cummins: Multilingual/Multicultural Education. Montreal: Canadian Council of Teachers of English and Language Arts. 1994.
  • (Ingelesez) Jim Cummins: Language, Power and Pedagogy: Bilingual Children in the Crossfire. Toronto: Multilingual Matters. 2000
  • (Gaztelaniaz) Jim Cummins: Lenguaje, poder y pedagogía. Niños y niñas bilingües entre dos fuegos. Ediciones Morata y Ministerio de Educación Cultura y Deporte. Madrid. 2002.
  • (Ingelesez) Jim Cummins: Bilingual Children's Mother Tongue: Why Is It Important for Education?, (Ama-hizkuntza elebiduna haurrentzat: Zergatik da garrantzitsua hezkuntzarako?). 2003. (fiplv.org).
  • (Ingelesez) Jim Cummins: Teaching for Cross-Language Transfer in Dual Language Education: Possibilities and Pitfalls., (Hezkuntzan hizkuntza gurutzatuak bi hizkuntzatan transferitzeko irakaskuntza: aukerak eta tranpak). 2005. (achievementseminars.com).
  • (Gaztelaniaz) Jim Cummins: Multilingüismo y multiculturalismoen la escuela, 2005.
  • (Ingelesez) Jim Cummins: ELL Students Speak for Themselves: Identity Texts and Literacy Engagement in Multilingual Classrooms., (Bertako ikasleek beren kabuz hitz egiten dute: Identitate testuak eta alfabetatzeko konpromisoa gela eleaniztunetan). 2008. (achievementseminars.com).
  • (Ingelesez) Jim Cummins: Affirming Identity in Multilingual Classrooms. (Identitatearen baieztapena ikasgela eleaniztunetan). (ascd.org).
  • (Ingelesez) Yaman Ntelioglou, Burcu & Fannin, Jennifer & Montanera, Mike & Cummins, Jim. (2014). A multilingual and multimodal approach to literacy teaching and learning in urban education: A collaborative inquiry project in an inner city elementary school. Frontiers in psychology. 5. 533. 10.3389 / fpsyg. 2014. 00533.
  • (Alemanez) CUMMINS, James (Jim). Die Bedeutung der Muttersprache mehrsprachiger Kinder für die Schule. (kompetenzzentrum-sprachfoerderung.de).
  • RUIZ BIKANDI, Uri (apailatzailea) & IÑURRIETA LABAIEN, Iñaki: Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan[Betiko hautsitako esteka]. EHU Argitalpen zerbitzua. 2010.)
  • (Ingelesez) Deandrea L. Murrey Differentiating Instruction in Mathematics for the English Language Learner.
  • (Ingelesez) Ricardo Schutz: Stephen Krashen's Theory of Second Language Acquisition.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jim Cummins (irakaslea)