Palestina Estatuko lurralde-antolaketa

Palestinako Estatuaren lurralde-antolaketa 1994ko Osloko akordioen ondorioz ezarri zen. Urte hartan, Palestinar Aginte Nazionalak Tokiko Gobernu Ministerioa sortu zuen, eta 1995ean herrialdeko lurralde-administrazioaren lehen maila 16 gobernaziotan egituratu zuen, bederatzi Zisjordanian eta bost Gazako Zerrendan.

Palestinako Estatuaren Gobernazioak.
Gorriz De facto palestinar agintzariek kontrolatzen dituztzen zonaldeak.

Toki Administrazioari buruzko 1997ko legeak Toki Gobernuaren Ministerioaren jurisdikziotik kanpo uzten ditu errefuxiatu-eremuak. Zuzenean Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) mende daude, nahiz eta agentzia hori osasun- eta hezkuntza-arloko zerbitzuak hornitzeaz bakarrik arduratu. Beste zerbitzu motarako, hala nola ur edo elektrizitate hornidurarako, erantzukizunak nahasgarriak dira eta udalerriekin batera kudeatzen dira.

Gobernazioak

aldatu

Zisjordania

aldatu
Izena Biztanleria
(2007)
Area (km²).
Jeningo Gobernazioa 269.301 581
Tubasko Gobernazioa 49.615 372
Tulkaremgo Gobernazioa 177.694 239
Nablusko Gobernazioa 345.847 592
Qalqilyako Gobernazioa 100.753 164
Salfitko Gobernazioa 66.136 191
Ramala eta Al Birehko Gobernazioa 300.328 844
Jerikoko Gobernazioa 44.961 608
Jerusalemgo Gobernazioa 415.942 344
Betleemgo Gobernazioa 185.572 644
Hebrongo Gobernazioa 560.898 1060
Guztia 2.517.047 5.640

Gazako Zerrenda

aldatu
Izena Biztanleria
(2007)
Area (km²).
Ipar Gazako Gobernazioa 290.843 61
Gazako Gobernazioa 524.001 70
Deir al-Balahko Gobernazioa 216.494 56
Khan Yunisko Gobernazioa 290.399 108
Rafahko Gobernazioa 177.632 65
Guztia 1.499.369 360

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu