Jean-Marie Domenach (Lyon, 1922ko otsailaren 13a - Paris, 1997ko uztailaren 5a) frantziar idazle eta intelektual katolikoa izan zen.

Jean-Marie Domenach
erredakzio buru

1957 - 1976
Albert Béguin (en) Itzuli - Olivier Mongin
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Marie Gustave Domenach
Jaiotza2nd arrondissement of Lyon (en) Itzuli1922ko otsailaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 14. barrutia1997ko uztailaren 5a (75 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Beauzire
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaint-Marc Lycée (en) Itzuli
lycée du Parc (en) Itzuli
École des cadres d'Uriage (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, intelektuala, zutabegilea, Frantziako Erresistentziako kidea eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)Éditions du Seuil (en) Itzuli
L'Expansion (en) Itzuli
Q3080786 Itzuli
Centre de formation des journalistes (en) Itzuli
Esprit
École polytechnique  (1980 -  1987)
Jasotako sariak
KidetzaComité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

aldatu

Bere familia jatorriz Oleta i Èvol (Ipar Katalunia) herrikoa zen. Jean-Marie Domenach unibertsitatean sartu zen Letretako ikasketak egiteko. 1941 eta 1942 artean Lyongo Unibertsitateko ikasleen erresistentziaren liderra izan zen bere lagun Gilbert Drurekin batera. 1943ko abuztuan, Vercorsen erresistentzia klandestinoarekin eta Uriageko Koadro Eskolarekin bat egin zuen. 1945ean Frantziako barruko indarren Aux armes! (euskaraz: «armetara!») aldizkaria zuzendu zuen.

Emmanuel Mounierrek sortutako Esprit aldizkari pertsonalistako erredakzio-idazkaria izan zen. Albert Béguin hil zenean aldizkaria zuzendu zuen, 1957tik 1976ra arte.

Emmanuel Mounierrekin 1949an Simone de Beauvoirren Bigarren sexua lanaren agerpena bultzatu eta babestu zuen. 1950eko hamarkadatik aurrera, Esprit aldizkariak Frantzian ezker demokratikoa sortzen lagundu zuen, bereziki, herrialde komunisten blokeko disidenteei lagunduz. 1968ko maiatzaren ondoren, Espritek Ivan Illich eta autonomiari, ekologia politikoari eta bizikidetzari buruzko bere ideiak ezagutarazi zituen Frantzian.

Bakearen Mugimenduko militantea, gerra amaitu zen egunetik, Domenachek deskolonizazioaren alde borrokatu zuen Indotxinan eta Aljerian, horretan Charles de Gaulleri lagunduz. 1971ko otsailaren 8an, Michel Foucault eta Pierre Vidal-Naquetekin batera, espetxeei buruzko informazio taldea sortu zuen. 1974an, Frantziako Alderdi Sozialistak antolatutako Sozialismoaren Audientzietan (frantsesez: Assises du socialisme) parte hartu zuen. 1975ean Vietnamgo boat-peopleen alde egin zuen, Raymond Aron eta Jean-Paul Sartrerekin.

Kazetariak Prestatzeko Zentroko ikasketa-zuzendaria 1978 - 1980 bitartean, eta, ondoren, 1980tik 1987ra, Humanitate eta Gizarte Zientzietako irakaslea Eskola Politeknikoan. Bertan, "Modernitaterako hurbilketak" ikastaro ezaguna egin zuen.

Jean-Pierre Dupuyrekin, 1982an, Jean Ullmoren gogoetei buruz zientzia kognitiboen eta epistemologiaren ikerketa-zentro bat sortu zuen (CREA izenekoa), eta bere lanen zati bat René Girarden pentsamenduari eskainia egon zen.

Kronikak idatzi zituen aldizkari askotan, adibidez, kanadar MacLean, L'Expansion, eta France Catholique aldizkarietan. "Politique autrement" (euskaraz: «beste erako politika») klubean parte hartu zuen.

Jean-Luc Domenach politikari eta Txinan adituaren aita izan zen.

Lan nabarmenak

aldatu
  • La Propagande politique (PUF, 1950)
  • Emmanuel Mounier. Paris, (Éditions du Seuil, 1972).
  • Des idées pour la politique (Éditions du Seuil, 1988)
  • Le Crépuscule de la culture française? (Plon, 1995)

Kanpo estekak

aldatu