Jaun Zuria

Jaun Zuriano» orritik birbideratua)

Jaun Zuria Bizkaiko lehen jaun mitikoa da, eta, beraz, Harotarren leinuaren konfigurazioko lehena. Kondairako gertakizunek istorioa X. mende inguruan kokatzea ahalbidetzen dute, Asturietako Erresuma ahuldu baten espantsio prozesuaren aurrean, Bizkaia eta Ourense bezalako lurraldeetan konde berriak materializatu zirenean[1]. Ahozko tradizio folklorikoan sortu zela uste bada ere, urteetan zehar hainbat bertsio argitaratu dira (hala nola, Pedro Barceloskoarena, Lope García Salazarrena…) eta hauen artean desberdintasunak agertzen direnez, ezin da ziurtazunez zehaztu oinarrizko bertsioak zer zioen[2].

Jaun Zuria
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaSugaar
AmaMundakako printzesa
Ezkontidea(k)Dalda Sánchez de Estunegui
Seme-alabakMunio Lopitz

Bere gaineko istorioen berri Bizkaiko hainbat elezahar eta baladetan aurki dezakegu. Balada horietako bat, Jaun Zuriano izenekoa[3], Hiru Truku musika taldeak egokitu zuen, Mendebaleko Euskal Baladak diskorako (1994).

Pedro Barceloskoa

aldatu

Biografia

aldatu

Pedro Barceloskoa portugaldar kronikagile eta genealogistak idatzi zuen Jaun Zuriaren elezaharraren lehenengo bertsioa 1340an bere Livro de Linhagensen. Portugesezko literaturan ospetsua izan zen, eta Gaztela eta Portugaleko leinu garrantzitsuenak izan ziren bere lan honen gaia; leinu horien artean Harotarrena zegoen. Gaztelan erbesteraturik zegoelarik (1317-1322), Maria Molinaren gortean, Bizkaiko Anderea zen Maria Harokoarekin harremana egin zuen, eta honen eskutik ezagutu zuen Harotarrek Bizkaiko Jaurerriaren lehen pertsonaia mitikoarekin zuten lotura. Horrela, Harotar genealogiarekin batera, kondeak Jaun Zuriaren kondaira jaso zuen[4].

Kontakizuna

aldatu

Pedro Barceloskoaren bertsio honetan, bazen garai bat Bizkaian jaunik ez zegoena, eta Asturiasko Moniño kondeak tributu jasanezin bat inposatu zien bertako biztanleei. Handik gutxira, Ingalaterratik bertako erregearen anaia Froom eta haren seme Fortun Froez iritsi ziren, erbesteratuta. Moniño kondearekin zeukaten lehiaren berri izatean, Froomek bizkaitarrei proposatu zien defendatuko zituela jauntzat hartzen bazuten. Ohorezko leinukoa zela jakin ostean, onartu egin zuten bizkaitarrek. Horrela, Moniño kondea tributua eskatzera azaldu zenean, Froomek eta bizkaitarrek aurka egin zioten. Era honetan Arrigorriagako bataila gertatu zen, non Froom jaunak eta bizkaitarrek arerioa garaitu eta Moniño kondea hil zuten.[oh 1]

Lanaren analisia

aldatu

Barceloskoaren narrazio honetan, Erdi Aroko literatura genealogikoan ohikoak diren osagaiak ez ezik, Bizkaiko Jaurerriaren inguruko diskurtso politiko bat sustatzen dutenak ere badira. Lehenengoen artean, leku geografiko baten toponimia azaltzen du errekurtso etimologiko baten bidez. Arrigorriagako bataila azaltzean, gudu honetan isuritako odolak bertako harriak gorriz tindatu zituela dio, eta horregatik Arrigorriaga –Arguriega testuan– izendatu zutela zelaia. Mota honetako beste osagai bat Moniño kondeak ezarritako tributuaren izaera da: behi zuri bat, idi zuri bat eta zaldi zuri bat. Azken honen aipamenak ipuin herrikoi bat gogorarazi dezake, mota honetako kontakizunetan oso ohikoa delako zaldi zuri baten aipamena, animalia magiko bezala[5].

Bi hauez gain badira testuan islatzen diren beste bi ezaugarri diskurtso politiko bat eraiki nahi izan dutenek erabili ahal izan dituztenak. Alde batetik, narrazio folklorikoen beste arketipo bat azaltzen da: urrunetik datorren heroia, lurralde bat tiraniatik salbatzen duena eta ordainetan tronua eskuratzen duena. Era honetan Ingalaterrako erregeen odolarekin lotuz, errelatoak Harotarrak Britaniaren heroi eponimoa den Brutorekin lotu zituen[6]. Hau Bizkaiko leinuarentzat oso erakargarria izan zen, eta lehenengo gensetan herentziazko errelatu heroiko batez baliatu ziren identitate bat osatzeko. Heroitasun hau, gainera, hiru senide nagusiren bitartez konfiguratu zen; hauetako bat Froom edo Jaun Zuria zelarik[7].

Bestalde, kondairaren hasieran “Bizkaia jaurerri burujabea izan zen Gaztelan erregea egon baino lehen” dio, eta hau Bizkaiaren independentzia aldarrikatzeko erabili izan dute askok. Bi hauen bidez Bizkaiaren izaera independiente eta berezia nabarmendu nahi izan da, diskurtso politiko bat eraikiz. Hau Behe Erdi Aroko perspektiba politikotik ulertzen badugu, Bizkaiko jaurerria Gaztelako erreinua baino zaharragoa bada, horrek esan nahi du Bizkaiko jaunak ez daukala jaurerria erregeak ordezkatu diolako, baizik eta berezko subiranotasunaz. Honek XIV. mendean Harotarren eskubideak indartzen ditu Bizkaian[8].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) García Camino, Iñaki. (2014). La formación territorial y espacios políticos de Bizkaia: Siglos VIII-XV. Historia de la Diputación Foral de Bizkaia. 1500-2014, 19 or..
  2. (Gaztelaniaz) Juaristi, Jon. (1980). La leyenda de jaun zuria. Colección “temas vizcaínos” V 62, 16-17 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  4. (Gaztelaniaz) Juaristi, Jon. (1980). La leyenda de jaun zuria. Colección “temas vizcaínos” V 62, 12-13 or..
  5. (Gaztelaniaz) Juaristi, Jon. (1980). La leyenda de jaun zuria. Colección “temas vizcaínos” V 62, 14-16 or..
  6. (Gaztelaniaz) Juaristi, Jon. (1980). La leyenda de jaun zuria. Colección “temas vizcaínos” V 62, 16 or..
  7. (Gaztelaniaz) Prieto Lasa, J. Ramón. (2013). La genealogía de los Haro en el 'Livro de Linhagens' del Conde de Barcelos. Anuario de Estudios Medievales, 850-856 or..
  8. (Gaztelaniaz) Prieto Lasa, J. Ramón. (2013). La genealogía de los Haro en el 'Livro de Linhagens' del Conde de Barcelos. Anuario de Estudios Medievales, 853-854 or..

Oharrak

aldatu
  1. Pedro Barceloskoaren Livro Os Linhagens liburuko pasarte honetan aipatzen da Jaun Zuria: port: Biscaya, que foy senhorio primeiro em seu cabo ante que elrrey ouuesse Castella e ódepois em Biscaya, nom avia nenhuum senhor. E auia huum comde em Esturas que avia nome dom Moninho, e vinhalhes fazer mal. E ueo a poer com elles preito que lhe dessem cada anno huma vaca branca e huum boy bramco e huum cauallo bramco por conheçimento, e que lhes nom faria mall: e esto faziam elles por muy gran força que nom poderom fazer mais. E a pouco tempo chegou hi huuma náao em que vinha huum seu filho que habia nome Furtam Frooez, e deitaraos elrrey d’Ingraterra do rreyno. E chegado alli soube como amdauam em sa contemda com o conde dom Moninho das Esturas: e emtom disselhes quem era, e se o quisessem filhar por senhor que os defemderia dello. E elles viromno homem de proll e souberom que era d’alto sangue disserom que lhes prazia, e emtom o filharom por senhor. E a poucos dias emuiou o comde dom Moninho a demamdar aquell trebuto, e el disse que lho nom daria, e se o quisesse viir demandar que lho defemderia. E o comde dom Moninho juntou suas gentes e veo de elles. E dom Froom com os bizcainhos o comde dom Moninho e matromno no campo, e mataromno com gram peça dos seus que todo o campo ficou cheo de samgue e pedras que hi auia. E por esta mortiimdade, que hi foy tamanha que as pedras a o campo foy todo uermello, poseromlhe nome ao campo o campo de Arguriega, que tanto quer dizer por seu lunguagem de vascomço como pedras vermelhas pelo nosso, e oje em este dia assy ha nome. A cabo de tempo morreo este dom Froom e focu seu fillo Furtam Frooez por senhor de Biszcaya, e foy casado com dona Eluira Vermuiz, filha de Vermuu Laindez e neta de Alim Caluo, e fez em ella dom Lopo Ortiz que ficou por senhor de Bizcaya. Este dom Lopo Ortiz foy o que foy com o comde dom Fernam Gomçalluez na lide de Almançor, e sayo delle dom Diego Lopez. eus: Bizkaia jaurerri burujabea izan zen Gaztelan erregea egon baino lehen, eta gero Bizkaia jaunik gabe egon zen. Asturiasen jaun Moniño kondea zegoen. Honek lurralde hura iraindu zuen eta inposatu zion jaurespen tributo bat, alegia behi zuri bat, eta idi zuri bat eta zaldi zuri bat urtero; eta horrela kalterik ez ziela ekarriko; eta hau behartuta egiten zuten haiek, eta jasanezina gertatzen zitzaien. Handik gutxira itsasontzi bat iritsi zen, eta hor Ingalaterrako erregearen anaia zen gizon on bat zetorren, erbesteratua, Froom izenekoa; eta bere semea zekarren, Fortun Froez izenekoa. Biak kanporatu zituen Ingalaterrako erregeak erreinutik. Heldu zenean, Asturiaseko Don Moniño kondearekin zegoen lehiaren berri izan zuen. Esan zien orduan nor zen, eta, jauntzat hartzen bazuten, berak defendatuko zituela kondearen aurka. Haiek gizon prestua zela ikusi zuten, eta ohorezko leinukoa zela jakin zuten.Atsegin zitzaiela esanda, jauretsi zuten. Handik egun gutxitara, jaun Moniño kondeak tributoa ordaintzeko agindua bidali zuen, eta Fortun Froezek ez zuela ordainduko erantzun zion. Eta eskatzera baletor, eragotziko ziola. Eta jaun Moniño kondeak bere jendeak bildu zituen eta haien kontra abiatu zen. Froom jauna haren bila atera zen bizkaitarrekin, eta orain Vusturio deitzen duten herri batean aurre egin zioten kondeari, eta borrokatu zuten eta Froom jaunak eta bizkaitarrek jaun Moniño kondea garaitu zuten, eta bertan hil zuten eta haren kideen jendetza handia ere, zelai guztia eta harriak odolez estaltzeraino. Eta sarraski honegatik, harriak eta zelaiak erabat gorritzera iritsi baitzen, Arguriegako zelaia izendatu zuten zelaia, euskaraz pedras vermelhas esan nahi duena; eta gaur izen hau darama.

Bibliografia

aldatu
  • BILBAO AZKARRETA, Jon, Sobre la leyenda de Jaun Zuria, primer señor de Vizcaya, Adiskideen elkartea, Bilbo, 1982.
  • ETXEBARRIA AYESTA, Juan Manuel, “Iaun Zuria“, Euskonews & Media 205. zbk, 2003. (ETXEBARRIA AYESTA, Juan Manuel; Iaun Zuria. Mendebaldeko Kultura Alkartea. 2011. ISBN: 978-8492413713).
  • PRIETO LASA, J. Ramón, “La genealogía de los Haro en el 'Livro de Linhagens' del Conde de Barcelos”, Anuario de Estudios Medievales , 43 (2), 2013:833-869.
  • JUARISTI, Jon, La leyenda de jaun zuria, Colección “temas vizcaínos” V 62, Bilbo, 1980.
  • GARCÍA CAMINO, Iñaki, "La formación territorial y espacios políticos de Bizkaia: Siglos VIII-XV", in J. Agirreazkuenaga (dir.), Historia de la Diputación Foral de Bizkaia. 1500-2014, Bilbo, 2014.
  • Ramos Merino, Juan Luis (2014). "Merlín, Arturo y Jaun Zuria en la Vizcaya medieval: la reelaboración de un mito cultural europeo" en Zarandona, Juan Miguel (ed.) De Britania a Britonia La leyenda artúrica en tierras de Iberia: cultura, literatura y traducción. Peter Lang, Bern, pp. 117-143.

Jaun Zuria Euskal Herriko literaturan

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu