Ireki menu nagusia

Julen Arriolabengoa

euskal idazlea

Julen Arriolabengoa Unzueta (Aramaio, Araba, 1960) euskal idazlea da. Euskal Filologian doktore. Bere lehen liburua, ipuin liburu bat izan zen: Julia dinotsut (1985). Aurretik Kandela literatur taldean aritu zen eta Euskal Letren Dantza argitaratu zuen talde lanean (1984). Zenbait artikulu idatzia da, adibidez, ASJUn “Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan” (1996) eta Karmel-en “Lope Agirreren biografiarako datu berriak” (2001). Ibarguen-Cachopin kronika gaitzat hartuta aurkeztu zuen doktore-tesia (2006). Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioren Mikel Zarate saiakera arloko 2007ko saria irabazi zuen Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan ikerketa lanagatik, 2008an argitaratua. Jaun Zuriaren Askazia da bere azken lana (2011), euskal mito historiko zenbait biltzen dituena, narrazio labur eta arinen bitartez kontatuak.

Julen Arriolabengoa
Bizitza
Jaiotza Aramaio, 1960 (58/59 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza  (58/59 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 759

IdazlanakAldatu

NarrazioaAldatu

  • Julia diñotsut (1985, Labayru)
  • Euskal Letren Dantza (1984) Hordago.
  • Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan (2008) BBK Euskaltzaindia.
  • Jaun Zuriaren Askazia (2011) Alberdania.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.