Ireki menu nagusia

Jacques Loussier (Angers, 1934ko urriaren 26a - 2019ko martxoaren 5a) piano-jotzailea eta musikagile frantziarra. Jazz eta musika klasikoaren interpretatzailea, Third stream jazz estiloaren barruan kokatu daitezke bere lan ezagunenak. Bere musika estiloan munduko onena bezala zegoen sailkatuta.[1][2]

Jacques Loussier
Jacques Loussier-02.jpg
Bizitza
Jaiotza Angers1934ko urriaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2019ko martxoaren  5a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Irakaslea(k) Yves Nat Itzuli
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Decca Itzuli
CBS Disques Itzuli
RCA Records
MGM Records
Philips
Telarc International Corporation Itzuli
Naxos Records Itzuli
Note Productions Itzuli
IMDb nm0522145

BiografiaAldatu

Bere musikarekiko zaletasuna oso goiz hasi zen. 16 urte zituelarik Conservatoire National de Musique de Parisen Yves Nat maisuarekin konposizioa ikasten hasi zen. Behin Jean-Pierre Eustache musikariak Caengo braseria batean jotzeko jazz musikari bat behar zuen eta hori izan zen musika mota horretan Loussierren ibilbidearen hasiera. Bi urte Kuban eman zituen, bestetik, beste musika-joerak ezagutzeko asmoz. Frantzian, gainera, oso ezagunak ziren abeslariekin aritu zen: Catherine Sauvage, Léo Ferré, Charles Aznavour edo Frank Alamo.

Pierre Michelotekin (kontrabaxu) eta Christian Garrosekin (perkusio) Trio Play Bach hirukote sortu zuen. Taldeak barrokoko musikarien lanak jazzaren ikuspuntutik berreskuratu zituen. Johann Sebastian Bachen lanen jazz-interpretazioekin ezaguna egin zen taldea. Musika barrokoaren eta jazz garaikidearen nahasketa Third stream joeraren espirituaren barruan kokatu daiteke. 1985ean taldea berriro ere sortu zuen Loussierrek, orduan bi lagun berriekin: André Arpino eta Vincent Charbonnier; Charbonnier, odol-jario baten ondorioz, musika jotzeari utzi behar izan zion eta, haren lekuan, 1998an, Benoit Dunoyer de Segozac jarri zen.[3]

2007an Loussierrek Ordre des Arts et des Lettres jaso zuen.

 
Jacques Loussier 2008an.

DiskografiaAldatu

Disko asko plazaratu zuen:[4]

  • 1959: Play Bach No. 1 (Decca SS 40 500)
  • 1960: Play Bach No. 2 (Decca SSL 40 502)
  • 1961: Play Bach No. 3 (Decca SSL 40 507)
  • 1962: Jacques Loussier Joue Kurt Weill (RCA 430-071)
  • 1963: Play Bach No. 4 (Decca SSL 40.516)
  • 1964: Play Bach No. 5 (Decca SSL 40.205 S)
  • 1965: Play Bach aux Champs-Élysées (Decca, bi album, SSL40.148)
  • 1972: Dark of the Sun (MGM SE-4544ST)
  • 1973: Jacques Loussier Trio "6 Master Pieces" (Philips 6321-100)
  • 1974: The Jacques Loussier Trio In Concert at the Royal Festival Hall (Philips 6370 550 D)
  • 1974: Jacques Loussier et le Royal Philharmonic Orchestra (Decca PFS 4176)
  • 1979: Pulsion (CBS 84078)
  • 1979: Pulsion sous la mer (Decca 844 060-2)
  • 1982: Pagan Moon (CBS CB271)
  • 1986: Bach to the Future (Start CD SCD2)
  • 1986 : Lumières "Messe Baroque du Txantiloi:S-" (CD DECCA NL 425 217-2)
  • 1987: Jacques Loussier Live in Japan (King Records Japan CD original Live K32Y 6172)
  • 1987: Bach to Bach (Start CD Original Live in Japan SMCD 19)
  • 1998: Brandenburg Concertos (Limelight-Japan CD 844 058-2, Decca Record Company)
  • 1988 : The Greatest Bach Partita No.1 in B Flat Major BWV 825 – Orchestral Suite No. 2 in B Minor BWV 1067 (Limelight CD 844 059-2, Decca Record Company)
  • 1993: Play Bach 93 Volume 1 (Note Productions CD 437000-2)
  • 1993 : Play Bach 93 Volume 2 (Note Productions CD 437000-3)
  • 1994: Play Bach Aujourd'hui Les Thèmes en Ré (Note Productions CD 437000-4)
  • 1997: Jacques Loussier Plays Vivaldi (Telarc CD 83417)
  • 1998: Satie (Telarc CD 83431)
  • 1999: Ravel's Bolero (Telarc CD 83466)
  • 2000: Bach Book 40th Anniversary (Telarc CD 83474), compilation Play Bach 93
  • 2000 : Bach's Goldberg Variations (Telarc CD 83479)
  • 2000 : Plays Debussy (Telarc CD 83511)
  • 2001: Baroque Favorites. Jazz Improvisations: Works by Handel, Marais, Domenico Scarlatti, Alessandro Marcello, Albinoni (Telarc CD 83516)
  • 2002: Handel: Water Music & Royal Fireworks (Telarc CD 83544)
  • 2003: Beethoven: Allegretto from Symphony No. 7: Theme and Variations (Telarc CD-83580)
  • 2004: Impressions of Chopin's Nocturnes (Telarc CD-83602)
  • 2005: Mozart Piano Concertos 20/23 (Telarc CD-83628)
  • 2006: Bach: The Brandenburgs (Telarc CD-83644)
  • 2014: Concertos pour violon nº1 et nº2 (Naxos CD 8.573200, Ignacy Jan Paderewskiren sonatarekin.)

BildumakAldatu

  • 1985: The Best of Play Bach (Start STL6)
  • 1995: Jacques Loussier Plays Bach (Telarc), compilation Play Bach 93 eta Les Thèmes en Ré (Note Productions)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Loussier