Jacob Grimm
Jacob Ludwig Karl Grimm (Hanau, Alemania, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, Alemania, 1863ko irailaren 20a) alemaniar filologoa eta idazlea izan zen.
Biografia
aldatuAntzinako literaturako irakasle eta liburuzain izan zen Göttingenen, baina 1837an kargutik kendu zuten ideia liberalak zituelako. Lan asko egin zituen Wilhelm Karl (1786-1859) anaiarekin batera. Famatuak egin ziren, esaterako, Grimm anaiek bildutako Alemaniako sagen bilduma (1816-18, Deutsche Sagen) eta haur ipuinena (1812-22, Kinder und Hausmärchen), herriko jende xumearen ahotik jasoak.
Gramatika eta hizkuntzalaritza gaiak ere erabili zituen Jacobek: Deutsche Grammatik (1819-37, Alemanaren gramatika), Geschichte der deutschen sprache (1848, Alemanaren historia), Deutsche mythologie (1835, Alemaniar mitologia). Anaiarekin batera aleman hiztegi nagusia argitaratu zuen 32 liburukietan (1852-61, Deutsches Wörterbuch). Germaniar hizkuntzalaritza modernoaren oinarriak jarri zituzten lan horrekin Grimm anaiek.
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacob Grimm |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.