Ireki menu nagusia

Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, izengoitiz Umandi (Araia, Araba, 1902ko uztailaren 16aGasteiz, Araba, 1993ko azaroaren 21a) euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen.

Umandi
Bizitza
Izen osoa Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal
Jaiotza Araia1902ko uztailaren  16a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1993ko azaroaren  21a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta irakaslea
Kidetza Euskaltzaindia
Izengoitia(k) Umandi
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Literaturaren Zubitegiko fitxa 415

BizitzaAldatu

1919an hasi zen euskara ikasten. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratuta; han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean.

Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik.

Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an; urtebete iraun zuen. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.

LanakAldatu

GramatikaAldatu

  • Bizkaierazko aditz-erak (1955)
  • Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika
  • Aurreruntz. Porvenir, Euskel-betekizunak (1977)

EleberriaAldatu

SaiakeraAldatu

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu