Izar gorri (ikurra)
- Izar gorri terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Izar gorri (argipena)»
Bost puntako izar gorria sozialismoarekin nahiz komunismoarekin lotu ohi den ikurra da. Karl Marxek eta Friedrich Engelsek ikur gisa erabiltzen zuten, eta Sobietar Batasun ohian ere hainbat ikurretan erabiltzen zen. Alderdi komunistek euren ikur gisa erabiltzen hasi ziren, komunismoarekin hertsiki lotutako igitaia eta mailuarekin batera.
Esanahia
aldatuGuztiz argiturik ez badago ere, badirudi izar gorriaren bost puntek langileriaren eskuaren bost atzamarrei, batetik, eta bost kontinenteei, bestetik, erreferentzia egiten dietela. Beraz, langile mugimenduaren eta internazionalismoaren ikurra da, marxismoaren leloa sinbolizatuz: Munduko langileok, batu zaitezte!
Beste ikuspuntu baten arabera, izar gorriak sozialismoa ahalbidetu zuten bost gizarte taldeak sinbolizatzen ditu: gazteria, militarrak, langileak, nekazariak eta intelektualak.
Erabilera
aldatuIzar gorria hainbat ikurretan erabili da eta, egun, erabiltzen da. Hainbat estatuko banderetan, mugimendu politiko nahiz armatu sozialista edo komunista hainbatek eta Espainiako mugimendu nazionalista batzuek, besteak beste, erabiltzen dute.
Sozialismoari lotutako erabilera
aldatuIzar gorriaren erabilera nagusia mugimendu sozialista edo komunisten ikur gisakoa da. Izar gorria, zentzu honetan, hainbat estatu sozialistek erabili dute euren banderan historian zehar. Sobietar Batasunak, horrela, bere banderan eta bere errepublikakoetan, besteak beste, erabiltzen zuen. Berdin gertatzen da armarriekin ere. Jugoslaviak ere ikurra zerabilen bere banderan. Gaur egun, Ipar Koreak darabil izar gorria bere banderan.
Munduko alderdi politiko komunista ia denez gain, bestalde, hainbat talde armatuk ere izar gorria erabili dute ikur gisa, adibidez: GRAPOk Espainian, EZLNk Mexikon edota RAF Armada Gorriaren Fakzioak Alemanian.
-
SESBren bandera.
-
SESBren ezkutua.
-
Yugoslavia sozialistaren bandera.
-
Yugoslavia sozialistaren ezkutua.
-
Txekoslovakia sozialistaren ezkutua (1961-1989).
-
Hungariako ezkutua (1957-1990).
-
Hungariako Errepublikaren bandera (1946-1956).
-
Errumaniako Errepublika Sozialistako bandera (1965-1989).
-
Errumaniako ezkutua (1947-1989).
-
Bulgariako Errepublikako bandera (azken bertsioa).
-
Bulgariako ezkutua (1971-1990).
-
Beningo Errepublikako bandera (1975-1990).
-
Beningo ezkutua (1975-1990).
-
Albaniako bandera (1946-1992).
-
Albaniako ezkutua (1946-1992).
-
ERP-ko enblema.
-
Laoseko ezkutua (1975-1991).
-
Banandutako Yugoslaviako Liga Komunistaren bandera.
-
Hego Yemengo bandera (1967-1990).
-
Hego Yemengo ezkutua (1970-1990).
-
Mozanbikeko bandera (1975-1983).
Espainiako erabilera zehatza
aldatuEspainiako hainbat mugimendu nazionalistek euren herrialdearen banderari izar gorria gehitzen diote, independentismoaren ikur gisa. Gehienetan, ordea, ikur horiek ezkertiartzat jotzen dira, izar gorriaren jatorrizko esanahiarekin harremana izanez.
-
Andaluziako Arbonaida.
-
Gaztelako Pendón Estrellado.
-
Valentziako senyera (1930eko hamarkada).
Sozialismoarekin zerikusirik gabeko erabilerak
aldatuHerrialde batzuen banderetan (Panama, AEBetako Kalifornia, etab.) izar gorria erabiltzen da, sozialismoarekin zerikusirik ez duen esanahi batekin.
Sozialismotik aldendutako esanahi honekin jarraituz, Heineken garagardo markaren ikurra ere izar gorria da.
Lege egoera
aldatuSobietar Batasunak okupaturiko lurralde batzuetan, izar gorria zein igitaia eta mailua okupazioaren ikurtzat hartzen dira, eta nazien ikurrekin alderatzen dute. Hungarian, adibidez, ikur hauek ezin dira modu publikoan erabili[1]. Estonian ere antzeko saiakerak izan dira.
Diktadura erregimenak dituzten beste herrialde batzuetan, aldiz, oposizioaren edo-eta errebeldeen ikur gisa jazartzen da izar gorria.
Enblema eta logotipoak
aldatuIzar gorria Mozilla proiektuaren, Heineken garagardoaren eta Macy's dendaren logoetan ageri da.
Rage Against the Machine metal alternatiboa jotzen duen talde estatubatuarrak bere logotipoan erabiltzen du ikurra, baina kutsu politiko nabarmenarekin; izan ere, bere kide Zack de la Rocha eta Tom Morelloren ideologia erakusten du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Prohíben el uso de símbolos nazis o comunistas en Hungría» web.archive.org 2014-11-29 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).