Ireki menu nagusia

Sinbologia komunista komunismoa edo sozialismoarekin lotu ohi diren ikurren multzoa da. Horrela, ikur hauek proletargoarekin nahiz nekazaritzako langileriari erreferentzia egin ohi diete.

Komunismoaren ikurretan kolore gorria eta horia usu erabiltzen dira, iraultzaren sinbolo gosa. Halaber, bost puntatako izarra edo pentagrama ere askotan agertzen da. Horrek bost kontinenteekin edo gizarte komunistako bost taldeekin (nekazariak, langileak, armada, intelektualak eta gazteria) harremana du. Sobietar Batasuneko banderak bost puntatako izar horia eta igitaia eta mailua zituen ikur nagusi gisa. Vietnam, Txina, Angola eta Mozanbikeko banderek ere antzeko ikurrak dituzte edo zituzten. Igitaia eta mailua komunismoaren ikur garrantzitsuena bilakatu zen, munduko alderdi komunista guztien ikurra bihurtuz. Hala ere, alderdi batzuek euren sinbolo propioak sortu zituzten, Koreako Langileen Alderdiak bezala, zeinak igitaia eta mailuari intelligentsia adierazten zuen pintzela gehitu baitzuen.

Bandera gorriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bandera gorria»
Red flag waving transparent.png

DeskribapenaAldatu

Bandera gorriaren kolore gorriak langileriaren martirien odola sinbolizatzen du. Bandera gorria bestelako ikurrekin edo-eta taldeen izenekin erabili ohi da askotan. Mugimendu komunistekin batera, sozialistek eta sozialdemokratek ere erabiltzen dute.

HistoriaAldatu

Historian zehar bandera gorriak esanahi desberdinak izan ditu; hala ere, bere lehenengo erabilerak aldarrikapen ikur gisakoak izan ziren. Egungo esanahi politikoa 1848ko Frantziako Iraultzan hartu zuen. Urriko Iraultza eta gero, Sobietar Gobernuak bandera gorria, igitaia eta mailuarekin batera, bandera nazionaltzat erabiltzea erabaki zuen. Handik aurrera, hainbat estatu eta mugimendu sozialistek bandera gorria erabili dute.

Izar gorriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Izar gorria»
Red star.svg

Bost puntako izar gorria komunismoaren eta sozialismoaren sinbolo hedatua da. Izar gorria Urriko Iraultzaren eta Errusiako gerra zibilaren ostean, sinbolo iraultzailea bihurtu zen. Erresistentziako alderdi antifaxistek eta erakunde klandestinoek erabiltzen hasi ziren Europan, Bigarren Mundu Gerra baino lehen eta ostean. Gerra bitartean, izar gorria Sobietar Batasuneko Langile eta Nekazari Gorrien Ejerzitoak erabili zuten, haien herrialdea Alemania naziarretik askatu zutena, eta Europako Ekialdea askatu zuena.

Igitaia eta mailuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Igitaia eta mailua»
Hammer and sickle.svg

DeskribapenaAldatu

Igitaia eta mailua komunismoaren beste ikur esanguratsua da. Igitaiak nekazaritzako langileriari egiten dio erreferentzia, eta mailuak langile klase industrialari. Biak batera agertzerakoan, bi klase hauen batasunaren ikurra da.

HistoriaAldatu

Igitaia eta mailua 1917ko Errusiar Iraultzan erabili zen lehenego aldiz. Hala ere, 1924ra arte ez zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko ikur ofizial bilakatu. Errusiako Iraultzaren ostean, munduko hainbat alderdi komunista eta estatu sozialistaren ikur bihurtu zen.

Ukabil altxatuaAldatu

Ukabila margoketa autonomo batean

Ukabil altxatua ere komunismoaren (eskumakoa) edo sozialismoaren (ezkerrekoa) ikurra da. Sinbolo hau, hala ere, aurrekoak baino zabalagoa da eta komunistez gain, munduko hainbat mugimenduk (bakezaleek, anarkistek, autonomoek, ekologistek, nazionalista beltzek, independentista hainbatek, etab.) ere erabiltzen dute.

AdibideakAldatu