Igitaia eta mailua

komunismoaren ikur

Igitaia eta mailua komunismoaren sinbolo esanguratsua da. Ikur honetan, modu desberdinean jarrita igitaia eta mailua agertzen dira. Igitaiak nekazaritza eremuko langileei egiten die erreferentzia, eta mailuak proletargoari.

Igitaia eta mailuaren ikurra SESBen banderan

Igitaia eta mailuaren errepresentazio ezagunena Sobiet Batasuneko banderakoa da. Horretan, izar gorriarekin batera eta bandera gorrian agertzen da, hiruek komunismoaren ikurrik ezagunena osatuz.

Sorrera

aldatu

1918ko apirilean, Errusian, Urriko Iraultza bukatu zen; Lenin zen Errusiako Errepublika Sozialista Federatibo Sobietar jaio berriko burua, eta beharginen eta nekazarien batasunean ardaztu nahi zuen estatua. Ikurra behar batasun horrek, eta lehiaketa antolatu zuten. Aurkeztu ziren proposamenen artean, mailua zerabilten askok industria beharginen adierazle gisa; nekazariena, berriz, sega, sardea, goldea, eskuarea da, artistaren arabera. Igitaia erabili zuen Eugeni Kamzolkinek, eta mailuarekin gurutzatu. Paradoxikoa bazen ere Kamzolkin ez zen komunista, familia dirudunekoa eta sakonki erlijiosoa baizik. Paradoxak paradoxa, Sobieten V. Kongresuak bere egingo zuen ikurra 1918ko udan.[1]

Sobietar erabilera

aldatu
 
SESBen armarria

Sobietar Batasunean igitaia eta mailua bandera nazionaleko ikurra izateaz gain, estatuaren armarrian ere ikur zentrala zen. Halaber, SESBeko errepubliketako bandera eta bestelako ikur askotan ere agertzen zen. Armadak, aire indarrak eta bestelako erakunde askoren sinbolo ere bazen. Oro har, igitaia eta mailua SESBeko ikur gorena zen, eta hala jaso zen 1924ko Konstituzio sobietarrean.

Gaur egungo erabilera

aldatu

Gaur egun, herrialde batzuetako banderetan igitaia eta mailua agertzen da. Errusiar Federazioko bi oblasten banderatan, esaterako, agertzen da: Vladimir oblasta eta Bryansk oblasta.

Errusiako hegazkin zerbitzuak (Aeroflot) igitaia eta mailua du ikurtzat, hondo urdinaren gainean.

Transnistriako de factozko gobernuak (ofizialki eta nazioarte mailan Moldaviaren zatitzat jotzen den lurraldea) Moldaviako Errepublika Sozialista ohiko bandera erabiltzen du, non ikur komunista agertzen baita.

Artean

aldatu

Igitaia eta mailua errealismo sozialistan gai orokorra izan da urte askotan zehar, baina kultura ez-marxistan ere ikusi izan da artelan batzuetan. Andy Warhol, igitaia eta mailuaren marrazki eta argazki ugari egin zituena, da adibiderik esanguratsuena.

Ikurraren aldaerak

aldatu

Munduko alderdi politiko eta mugimendu komunista ugarik erabili duten igitaia eta mailuaren ikurra, baita hainbat herrialdek ere. Hauetariko batzuek aldaketak egin dituzten SESBetan sortutako eredutik abiatuz.

Angolak, Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiak edota Ipar Koreak (azken honek alderdiaren ikurrean) berezko sinboloak sortu dituzte. Ipar Koreak, adibidez, igitaia eta mailuarekin batera, pintzela erabiltzen du, intelektual eta artisten ikur gisa.

IV. Internazionaleko troskistek igitaia eta mailua 4arekin batera erabiltzen dute, ikurra ezkerrerantz kokatuz. Oro har, igitaia eta mailua ezkerrera kokatzen duten taldeek troskismoarekin bat egiten dute.

Austriak ere bere armarrian igitaia eta mailua darabil, ikur zentrala izan gabe.

Unicode

aldatu

Unicoderen arabera, igitaia eta mailua ikurra U+262D da ().

Lege egoera

aldatu

Bere garaian Sobietar Batasunak okupaturiko lurralde batzuetan, igitaia eta mailua, izar gorria bezala, okupazio sobietarraren ikurtzat hartzen da, eta nazien ikurrekin eta totalitarismoarekin alderatzen dute. Hungarian, Letonian eta Lituanian ikur hauek ezin dira modu publikoan erabili[2]. Estonian ere antzeko saiakerak izan dira.


Polonian, ikur sobietarrak eduki, sortu edo banatzen zituen edonor atxilotu egin zitekeen 2011ko ekainaren 19ra arte[3][4]. Egun hartan, Poloniako Auzitegi Konstituzionalak lege hori inkonstituzionala zela zioen sententzia bat azaldu zuen "adierazpen-askatasuna eta informazioaren hedapena" oztopatzen zuelako; ondorioz, legea baliogabetu zen.

Irudiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Mende bete ikur» Berria 2018-06-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. (Ingelesez) Lithuanian ban on Soviet symbols. 2008-06-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  3. «Poland Imposes Strict Ban on Communist Symbols - International News | News of the World | Middle East News | Europe News - FOXNews.com» web.archive.org 2009-12-02 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  4. Español), Pravda (estado. (2011-08-17). «Pravda Estado español: Prohibición de símbolos comunistas en Polonia: ilegal y anticonstitucional» Pravda Estado español (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).

Kanpo estekak

aldatu