Belgradeko Izar Gorria

Izar Gorri (futbol taldea)» orritik birbideratua)

Belgradeko Izar Gorria Futbol Kluba (serbieraz Фудбалски клуб Црвена звезда Београд, Fudbalski klub Crvena zvezda Beograd) Serbiako futbol talde bat da, Belgrad hirikoa. Jugoslavia ohiaren garaian, txapelketa gehien irabazi zituen jugoslaviar taldea zen. Serbiaren garaian, aldiz, Ligan FK Partizanen itzalean egon arren, Kopa gehienak berak irabazi ditu.

FK Crvena Zvezda
Ezizena(k)Zvezda ("izarra")
Crveno-beli ("gorri-zuriak")
Sorrera1945
Futbol zelaiaIzar Gorria estadioa (Stadion Crvena Zvezda)
edukiera: 55.538 lagun
inaugurazioa: 1963
PresidenteaSerbia Svetozar Mijailović
EntrenatzaileaIsrael Barak Bakhar
LigaSerbiako SuperLiga
2023-241.a
Webguneawww.redstarbelgrade.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Garaipenik handienak 1991 urtean izan zituen Europako Kopa eta Kontinente artekoa irabazi zituenean.

Historia

aldatu

Jugoslaviako aroa

aldatu

1945eko otsailean Bigarren Mundu Gerra amaitzear zela Serbiar gazte antifaxisten Ligako kide batzuek sortu zuten. Gerra aurretik zeuden futbol taldeak desegin egin ziren eta SK Jugoslavia taldearen hondarretan oinarritu zen Izar Gorria. Bere zelaia eta jantziak hartu zituen. Berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak eta Jugoslaviak bere horretan iraun zuen artean txapelketa gehien irabazi zuen taldea izan zen, 19 Liga eta 12 Kopa.

1991 urte ikusgarria

aldatu

1986an taldeak aldaketa nabaria izan zuen eta Europako talde onenekin lehiatuko zen talde indartsua osatzeko erabakia hartu zen. 1991ean heldu zitzaion aukera Ljupko Petrovic entrenatzaile zuela Europako Kopako finala jokatu baitzuen Barin maiatzaren 29an. Olympique de Marseille zuen aurkaria eta partida 0-0 bukatu ondoren penaltietan erabaki zen auzia eta jugoslaviarren 5-3 irabazi zuten. Onodren Tokion Kontinente artekoa jokatu zuten eta hau errazago irabazi zuten, 3-0 emaitzaz Colo-Colo talde txiletarraren aurrean.

Serbiako aroa

aldatu

2006 arte Serbia eta Montenegrok elkarrekin jarraitu zuten eta txapelketak Jugoslaviako Liga izenaz jarraitu arren jadanik Serbiarrek monopolizatuta zeukaten liga zen. Egoera honetan Belgrade bertakoa zen FK Partizan nagusitu zitzaion Ligan, baina azken urteetan titulu ugari irabazi ditu eta palmaresean gainditu egin du.

Uniformea

aldatu
     
 
 
 
Historikoa
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa

aldatu

Jugoslavian: 34

aldatu
  • Jugoslaviako Liga (19): 1951, 1953, 1956, 1957, 1959, 1960, 1964, 1968, 1969, 1970, 1973, 1977, 1980, 1981, 1984, 1988, 1990, 1991, 1992.
  • Jugoslaviako Kopa (12): 1948, 1949, 1950, 1958, 1959, 1964, 1968, 1970, 1971, 1982, 1985, 1990.
  • Jugoslaviako Superkopa (2): 1969, 1971.
  • Jugoslaviako Ligako Kopa (1): 1973

Serbian: 29

aldatu
  • Serbiako Liga (15): 1995, 2000, 2001, 2004, 2006, 2007, 2014, 2016, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023, 2024.
  • Serbiako Kopa (16): 1993, 1995, 1996, 1997, 1999, 2001, 2002, 2004, 2006, 2007, 2010, 2012, 2021, 2022, 2023, 2024.

Nazio artean: 4

aldatu
  • Txapelduna (1): 1991
  • Txapelduna (1): 1991
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1991
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1979
  • final aurrekoak 1975ean.
  • Txapelduna (2): 1958, 1968.

Jokalari ezagunak

aldatu

Urrezko baloiaren saririk ez du inork irabazi baina zilarrezkoa eskuratu zuten Dejan Savićevićek eta Darko Pančevek 1991ean. Beste jokalari ezagun batzuk Dragan Stojković, Robert Prosinečki eta Dragan Džajić.

Euskal taldeen aurkako partidak

aldatu

Izar Gorriak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1966-67 Ferien Kopa 1. itzulia Izar Gorria
Athletic
5-0
2-0
Athletic
Izar Gorria

Kanpo estekak

aldatu