Ixkeriako Txetxeniar Errepublika

Ixkeria» orritik birbideratua)

Ixkeriako Tetxeniar Errepublika (txetxeneraz: Нохчийн Республик Ичкери) Txetxenia-Inguxia errepublika sozialista sobietarretik sortutako gobernu partzialki-onartu bat izan zen. 1991eko azaroaren 30ean Inguxetian erreferendum bat egin zen, eta Ixkeriako Txetxeniar Errepublikatik bereizi ziren, Errusiar Federazioarekin bat eginez errepublika gisa[1].

Ixkeriako Txetxeniar Errepublika
Nóxçiyn Respublik Içkeri
Нохчийн Республик Ичкери
Чеченская Республика Ичкерия
1991 – 2000
Errepublika (1991–1996)
Errepublika islamiko (1996–2000)
Ixkeriako Txetxeniar Errepublikako bandera

Ixkeriako Txetxeniar Errepublikako armarria

Geografia
HiriburuaGrozny
Ekonomia
DiruaErrusiar errubloa
naxar txetxeniar
Kultura
Hizkuntza(k)Txetxeniera, errusiera
ErlijioaSekularismo (1991–1996)
Sunnismo (1996–2000)
Historia
Garai historikoaSobietar Batasunaren desegitea
Independentzia aldarrikapena1991ko azaroaren 1a
Lehen Txetxeniar Gerra1994ko abenduaren 11
Mosuko Bake Ituna1997ko maiatzaren 12a
Bigarren Txetxeniar Gerra1999ko abuztuaren 26a
Groznyren erorketa2000ko otsailaren 6a
Kaukasoko Emirerria2007ko urriaren 31
Aurrekoa
Txetxenia-Inguxia
Ondorengoak
Txetxenia
Kaukasoko Emirerria

1994-1996 arteko Lehen Txetxeniar Gerraren ostean, indar independentistek irabazi zuten[2]. De facto independentzia lortu ostean 1996an, Txetxeniako gobernuak ez zuen lortu ordena berrezartzea[3]. 1997ko azaroan Txetxenia errepublika islamiko batean bilakatu zen[4][5]. 1999ko abuztutik 2000ko maiatzera bitarte Bigarren Txetxeniar Gerra gertatu zen eta Errusiar Federazioak lurraldea berriro kontrolpean ezarri zuen[6]. Gobernuak atzerrian jarraitu zuen, ahalik eta 2007an Doka Umarovek Kaukasoko Emirerria izeneko entitatean batu zuen arte, Kaukasoko iparraldeko mugimendu independentistak eta islamistak batu nahi dituen eragilea. Umarovek bere burua emir izendatu zuen[7].

Erreferentziak aldatu

  1. «№ 031 от 27 февраля 2014 года.pdf - Яндекс.Документы» docs.yandex.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. «Still growling» The Economist 1998-01-22 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  3. «BBC News | Europe | Chechen president cracks down on crime» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  4. «Chechnya’s chop-chop justice» The Economist 1997-09-18 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  5. (Ingelesez) «Chechnya proclaimed Islamic republic» UPI (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  6. (Ingelesez) «Chechnya profile - Timeline» BBC News 2018-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  7. (Ingelesez) «Chechen Leadership In Exile Seeks To Salvage Legitimacy» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak aldatu