Itziar Gómez

nafar psikologo eta politikaria

Itziar Gómez López (Iruñea, Nafarroa, 1965eko urtarrilaren 29a) nafar psikologoa eta politikaria da. 2015etik aurrera Geroa Bai koalizioaren eleduna izan zen Iruñeko udalean. 2017tik 2019ra bitartean udal gobernuko kide izan zen, Hiritarren Segurtasuna eta Bizikidetza alorreko zinegotzia.[1] 2019ko abuztuaren 7an Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari izendatua izan zen.[2]

Itziar Gómez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakItziar Gómez López
JaiotzaIruñea1965eko urtarrilaren 29a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Psikologia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, politikaria eta zinegotzia
KidetzaHerri Batasuna
Aralar
Nafarroa Bai
Geroa Bai

Bizitza eta ibilbide politikoa aldatu

Psikologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Emakume eta Gizonen Berdintasun masterra gauzatu zuen unibertsitate berean. Haur hezkuntzako teknikari gisa lan egindakoa da.[3]

Bere ibilbide politikoa Herri Batasunan hasi zuen; koalizio horren parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan 1991n. ETAk Gregorio Ordoñez hil zuenean alderdi hori uztea erabaki zuen, eta sufrimenduaren gizarteratzea zeritzon estrategiaren aurka azaldu zen. Gerora Aralarren jarraitu zuen, eta hau Nafarroa Bai koalizioan sartu zenean Iruñeko udalerako zerrendan aurkeztu zen 2007an, baita zinegotzi hautetsia izan ere. 2011n berriz aurkeztu zen, Nafarroa Bai 2011 koalizioaren baitan.[4]

Aralarrek Nafarroa Bai koalizioa uzteko erabakia hartu zuenean Bildurekin batzeko, Itziar Gomezek alderdiko militantzia utzi zuen, baina udaleko zinegotzia izaten jarraitu zuen. 2015ean Geroa Bai koalizioko zerrendaburua izan zen Iruñeko udalerako, eta hirugarren indarra izan zen. Geroa Baik Joseba Asironen gobernua babestu zuen, hasiera batean gobernu-taldean sartu gabe, baina 2017ko urrian udal gobernuan sartu ziren. Ordutik legealdiaren amaierara arte Hiritarren Segurtasuna eta Bizikidetza alorraz arduratu zen.

2019ko udal hauteskundeetan ere Geroa Bairen zerrendaburua izan zen Iruñeko udalerako. Bi zinegotzi eskuratu zituzten, baina Navarra Sumak alkatetza eskuratzean udal gobernutik kanpo geratu ziren. 2019ko abuztuaren 7an Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria bilakatu zen PSN, Geroa Bai eta Ahal Duguk Izquierda-Ezkerraren babesarekin osaturiko gobernuan. Hori dela eta zinegotzi izateari uko egin zion.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Press, Europa. (2017-10-30). «Itziar Gómez y Esther Cremaes (Geroa Bai) entran en el Gobierno de Pamplona, que tendrá dos nuevas áreas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  2. Berria. «Txibiteren 13 kontseilariek kargua hartu dute, eta osatu da Nafarroako Gobernu berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  3. (Gaztelaniaz) (PDF) Itziar Gomez CV. .
  4. (Gaztelaniaz) Pamplona, a o. (2015-05-17). «elecciones navarra 2015 - “Un acuerdo con UPN no tiene cabida somos la alternativa”» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Javier Leoz y Federico Colmenar, próximos concejales de Pamplona. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).

Kanpo estekak aldatu