Naqsh-e Jahan plaza (persieraz: میدان نقش جهان‎Maidān-e Naqsh-e Jahān, euskaraz: «Munduko Irudiaren plaza»), baita ere Meidan Emam, Isfahan hiriko erdigunean dagoen plaza bat da 1598 eta 1629 artean eraikia, leku historiko garrantzitsua da gaur egun, eta UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua dago. Plaza handia da: 160 m zabal eta 560 m luze[1], (hau da 89.600 m2 luze-zabal). Batzuetan Xah plaza edo Imam plaza ere deitzen zaio[2].

Naqsh-e Jahan plaza
میدان نقش جهان
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaIspahan probintzia
Irango eskualdeaIsfahan County
Irango barrutiaCentral District
City of IranIsfahan
Koordenatuak32°39′30″N 51°40′38″E / 32.658229°N 51.677322°E / 32.658229; 51.677322
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1598
Arkitektura
EstiloaSafavidar arkitektura
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (v) eta (vi)
Erreferentzia115
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1979 (III. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Plazaren inguruan safavien garaiko eraikinak daude: hegoaldean Xah meskita dago, mendebaldean Ali Qapu jauregia, ekialdean Lotf Allah xekearen meskita eta iparraldean Keisaria atea, Bazar Handiko sarrera nagusia.

Historia aldatu

 
XIX. mendeko plazaren marrazkia, Pascal Coste frantziar arkitektoarena, 1839an Frantziako enbaxadarekin Persiara eginiko bidaian.

1598an, Abbas I.a xahk Persiako hiriburua lekualdatu zuen, Qazvin utzi eta Ispahan oasian ezarri, eta horrela bihurtu zen erregeren bizileku, merkataritza gune, erlijio zentro eta kultura toki. Zayandeh rud ibaiak ureztatua, eremu zabal eta lehorrean, kokapen egokia zen erasoengandik babesteko, batez ere otamandarrenak, safavidoen etsai porrokatuak, eta era berean Pertsiar Golkoaren kontrola areagotzeko, merkataritza itsasbide garrantzitsu bihurtua holandar eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarentzat[3].

Hirigintza proiektu handi hau Bahai xekeak bururatu omen zuen[4], zeina kontzentratu zen Xahren egitasmoaren bi elementutan: Txahar bagh ("lau lorategi") hiribidea, Isfahango hiribide historikoa erakunde garrantzitsuz inguratua, eta Naqsh-e Jahan plaza[5].

Naqsh-e Jahan plazaren asmamendua da gorteko hiru botereak elkartzea: apaizeria (Xahren meskitak ordezkatua), merkatariak (Bazar Handiak ordezkatua) eta Xah bera (Ali Qapu jauregia ordezkatua).

 
Ali Qapu jauregia.
 
Xah meskita.
 
Ikuspegi orokorra.

Erreferentziak aldatu

  1. Archived copy. .
  2. Blake, Stephen P.; Half the World. The Social Architecture of Safavid Isfahan, 1590–1722, pp. 117–9.
  3. Savory, Roger; Iran under the Safavids, p. 155.
  4. Kheirabadi Masoud (2000). Iranian Cities: Formation and Development. Syracuse University Press. pp. 47.
  5. Sir Roger Stevens; The Land of the Great Sophy, p. 172.

Kanpo estekak aldatu