Ireki menu nagusia

Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka

Ficoba edota Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka Gipuzkoako Irun udalerrian dagoen erakustazoka bat da, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan, eta Txingudiko metropoli eremuaren bihotzean.

Ficoba
Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka
Irún - Feria Internacional de la Costa Vasca (FICOBA) 4.JPG
FICOBAren kanpoko ikuspegia
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Irun
Koordenatuak 43° 20′ 48″ N, 1° 47′ 19″ W / 43.34678611°N,1.78848333°W / 43.34678611; -1.78848333Koordenatuak: 43° 20′ 48″ N, 1° 47′ 19″ W / 43.34678611°N,1.78848333°W / 43.34678611; -1.78848333
Historia eta erabilera
Irekiera2003ko urriaren 9a
Arkitektura
Webgunea http://www.ficoba.org

HelburuaAldatu

Ficobaren helburua Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka izatea lortzea da, eta gainera inguruko ETEek produktuak erakutsi ditzaten eta merkatal harremanak izan ditzaten girorik aproposena erdiestea.

HistoriaAldatu

2003ko urriaren 9an ireki zen.

InstalazioakAldatu

Erakustazokako instalazioek 70.000 m2 baino gehiagoko azalera hartzen dute, eta horietan gune hauek dituen konplexu bat dago: zerbitzu orokorrak, erakusketarako 5.000 m2-ko hiru pabiloi, kanpoaldean 7.500 m2-ko gune bat bereziki prestatua erakusketak egiteko, 1.000 plazako aparkalekua, 340 lurrazpikoak direlarik, sarbideak eta bideak.

Eraikin nagusiak 580 m2-ko ataria du, eta baita honako hauek ere: prentsa aretoa, erakusketarien eta bisitarien artean bilera pribatuak egiteko bulegoak, 125 lagunentzako edukiera duten konbentzio, mintegi eta bileretarako areto balioanitzak, erakusketarientzako VIP aretoa, eta Iñigo Lavado chef-ak zuzentzen duen 500 lagunentzako edukiera duen kafetegi eta jatetxe panoramikoa.

Ficobak badu, gainera, 376 lagunentzako Auditorium bat ere, megafoniaz eta aldibereko hiru itzulpen-kabinaz hornitua, eta diseinu balioanitz horri esker egin ahal dira hainbat kultur ekitaldi, hitzaldi eta ospakizun, egiten diren azokei zerbitzu osagarri bat emateaz gain.

GarraioaAldatu

Kanpo estekakAldatu