Irulegiko irratia

euskarazko irratia Nafarroa Beherean

Irulegiko irratia kudeatzen duen elkartea 1981ko azaroan sortu zen, eta lehen emankizunak urte hondarrean zabaldu zituen Nafarroa Beherean den Irulegi herriko Menta etxaldetik.

Irulegiko irratia
KokalekuaDonibane Garazi
Igorpen eremua Nafarroa Beherea
Frekuentzia91.8 / 94.3 / 100.7 / 94.2
ErrepikagailuakAldude, Aiherra eta Donapaleu
Lehen emisioa1982
Hizkuntza(k)Euskara
Entzuleak21.000 entzule
AfiliazioakEuskal Irratiak
Senidetutako estazioakXiberoko Botza, Gure Irratia, Antxeta irratia eta Amikuzeko irratia
Webguneahttps://irulegikoirratia.eus

Bi helburu nagusirekin sortu zen irratia: alde batetik, Euskal Herriko barneko aldearen bizitza sustatzea komunikazio tresna parte-hartzaile baten bidez eta, bestetik, kinka txarrean den euskarari merezi duen premiazko tokia eskaintzea komunikabideetan.

Entzun eremua eta entzule kopurua emendatu da urtetik urterat: gaur egun antena nagusiak (91,8 Mhz) eta hiru errepikagailuek (Aiherran 97,4tan Donapaleun 94,2tan eta Alduden 100,7tan) irrati emankizunak hedatzen dituzte Nafarroa Behere osoan, Lapurdi barnealdean eta Baiona-Angelu-Miarritzen. Duela zenbait urte SIADECOk egin inkestaren arabera, 21.000 entzule zituen irratiak.

Denetariko programazioa segurtatzen dute irratiko 10 langileek eta horiekin ari diren 60 laguntzaileek (herrietako berriketariak, kiroletako kolaboratzaileak, kronika egileak eta emankizun egileak). Gainera 300 jendek laguntzen dute urteko sostengu kanpaina egiten Nafarroa Behereko 70 herrietan.

Azken urte hauetan elkarlana handituz joan da Xiberoko Botzarekin eta Gure Irratiarekin. Hirurek elkarrekin sortu dute Euskal Irratiak izeneko federazioa. Geroztik sortu den Antxeta irratia ere federazioko kide da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu