Xiberoko Botza Zuberoako irrati librea da. 1982an sortu zen, Frantziako gobernuak irrati-kate libreak sortzeko baimena eman zuenean. Euskaraz igortzen du, nagusiki zubereraz.

Xiberoko Botza
Datuak
Motairrati-estazioa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera1982
Jasotako sariak
Argia Sariak  (2022, 1994)
Ttittika Rekalt Allande Sokarros kazetari eta idazlearekin, emisoran.

Historia aldatu

1982an sortua, lehen emanaldiak Irabarneko jauregitik eman zituen, harik eta 1985ean estudioak Mauleko plazan ezarri zituen arte.[1] 2000 urtean, berriz, handitzeko beharra izan zuten eta dirua biltzeko kanpaina abiatu zuten. Xiberuak eraik beza botza! lelopean, Euskal Herriko zazpi probintzietan zehar kantaldiak egin zituzten, musutruk aritu ziren 250 artistaren kolaborazioarekin; Gara egunkariaren laguntzarekin ere Xiberotarsak kantüz diska atera zuten.[2] Kanpainaren emaitzarekin, 2000 urtean Victor Hugo karrikaren lehen solairua erosi zuten,[3] bi urte lehenago martxan zegoen Zinka ostatuaren gainean.[4] 2001ean sortutako Arrosa Irrati Sarearen partaidea ere bada.[5]

Jarduera aldatu

Hastapen batean euskaltzale eta ezkertiarrek eraiki zuten irrati librearen xedez, orduan monopolioa zuten Sud-Ouest, Miroir eta Radio France irratien bazterketa gainditzeko. Hortakoz ere irekia zen hizkuntza aldetik: euskaraz egitea lehentasuna zuen euskaldunentzat. Euskaraz ez zekiten laguntzaileentzat, berriz, irekia zen. 1986an Mendililia Irratia hasi zen Xiberoko Botzean parte hartzen ez zutenen eskutik. Geroztik arazorik gabeko Xiberoko berri eta euskal musikak hedatzen ditu Mendililiak. Aldiz, ikastola berri, AEK-k, CGT sindikatuak eta beste hainbat borroka eramaten duten taldeak Xiberoko Botza dute hedabide garrantzitsuena.[1]

Taldea 2022an aldatu

 
Lole, irratiko lanetan.
  • Beñat Larrory
  • Ximun Uthurralt
  • Iulen Guiresse
  • Maider Hoquy
  • Inexa Ducung

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Xiberoko Botza – Arrosa» www.arrosasarea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  2. «[eu Biba! Xiberua Kultur Ekimena - Xiberoko Botza Irratiaren alde»] www.oocities.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  3. «UDAZKENEAN ZINKA GAINEAN» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  4. Zinkak hogei urte, ostatutik elkartera |. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  5. «IRRATIAK – Arrosa» www.arrosasarea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu