Irazugoikoa baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Zizurkilen
Irazugoikoa
Irazugoikoa
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Zizurkil
Irazugoikoa baserria is located in Gipuzkoa
Irazugoikoa baserria
Irazugoikoa baserria
Irazugoikoa baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Garaia XVI-XVIII. mendeak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2006ko abenduaren 11a

Irazugoikoa (edo Irazu goikoa) Zizurkilen (Gipuzkoan) dagoen baserria da, XVI. mendeko lehen laurdenean eraikia. Garai hartakoak dira, hain zuzen, harlanduzko hormak eta egurrezko egitura. XVIII. mendean, eraikina zaharberritu egin zuten; fatxada nagusia aurrera eraman zen eta gainerako harlandu-hormak eraiki ziren garai hartan.

2006ko abenduaren 11an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano ia karratuko baserria da, 18 x 18,5 metrokoa baitu oina. Bi solairu eta ganbara ditu. Zurezkoa da estalkia, bi isurialdekoa, hodi-teilaz egina, eta hegoaldera begirako fatxada nagusiarekiko elkarzuta den gailurra. Kanpo-perimetroko hormak harlanduzkoak eta harlanduxko gotikokoak dira.

Hegoaldeko fatxada nagusia harlangaitzezkoa da, eta harlandu-harrizkoa eskantzuetan. Horma pikoa irekia zen garai batean, baina egun adreilu-trenkadaz itxia dago. Zurezko urkila bat du erdian, eta haren gainean dago gailurra. Eraikinera sartzeko, beheko solairuan, ateburudun sarrera igaro behar da, harlanduzko ezpadura duena. Solairu horretan, beste hiru leiho-baok ere harlanduzko ezpadura dute. Lehen solairuak kareldun balkoia eta proportzio ezberdineko hiru leiho ditu. Ekialdeko fatxada harlanduz egina da, eta haren zati bat harlanduxko gotikoz egina da, iparraldean. Beheko solairuan, bi sarbide-ate ditu —batek harlanduzko ezpadura du—, eta bi leiho-bao, sarbide horien ondoan. Lehen solairuan, hiru leiho-bao ditu irekiak, teilatupean. Iparraldeko fatxada harlanduxko gotikoz egina da beheko solairuan eta lehen solairuko zati batean. Lehen solairutik gora, harlanduzkoa da, horma pikoraino. Beheko solairuan, atetzar bat du, dobeladun arku zorrotz baten pean. Beste leiho batek eta gezileiho luze eta estu batek osatzen dute solairu hori. Lehen solairuaren parean, hiru leiho-bao daude, harlanduzko ezpadura dutenak, eta tarte simetrikoak dituzte haien artean. Amaitzeko, balkoi irtena duen atetzar bat dago, burdinazko baranda eta guzti, garai batean lehen solairura igotzekoa zen arrapalaren ordez jarritakoa. Mendebaldeko fatxada harlanduxko gotikoz egina da, eta du baorik agerian. Horren salbuespen bakarra beheko solairuan irekitako leiho bat da, garai batean leku horretan bertan zegoen gezileiho estu baten ordez jarria.

Barnealdea aldatu

Irazugoikoa baserriak atal bateko zortzi zutabe-ardatz eta bi bernia ditu, baserriaren erdian goititzen den habe gotikoko dolare zaharrari dagozkionak. Gainera, beste zutabe bat du, kanpotik ikusi ezin dena, eta eraikinak garai batean zuen hegoaldeko fatxada nagusiari dagokiona. Zutabe horiek habeen bidez mihiztatuta daude, eta beso bikoitzez indartuak. Angelu sarkorretan egiten da mihiztadura. Beheko solairuko zutabe-ardatzetako batek mehegune bat du, zirkulu-erdi baten formakoa. Baliteke mehegune hori baserriko bizileku nagusia zenaren sukaldeko mahai tolesgarriaren edo zizailuaren arrastoa izatea. Halaber, XVI. mendean egindako eskailera baten arrastoak eta mihiztatutako oholtza baten itxituretako mihiztadura-ildoak ikusten dira baserrian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu