Iratxe García
Iratxe García Pérez (Barakaldo, 1974ko urriaren 7a) euskal herritar politikaria da.
Biografia
aldatu2000ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Valladolideko probintzian hautatua izan zen Espainiako Kongresurako. 2004 eta 2009ko hauteskundeetan, europar legebiltzarkide hautatu zuten PSOEren zerrendan.[1]
Ekintza politikoak
aldatuEsteban Gonzalez Pons (PP) eta Javier Nart (Ciudadanos) europarlamentariekin batera, Iratxe Garciak hitzaldi bat eragozteko eskatu zioten Europako Parlamentuko lehendakariari. Hau zen hitzaldiaren gaia: " Katalunia eta erreferendumari buruzko epaiketa: erronka bat EBrentzat". Konferentzian parte hartzekoak ziren 2019ko otsailean Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea eta Carles Puigdemont presidente ohia, Ralph Packet flandriar eurodiputatuak eta Esloveniako Atzerri ministro ohi Ivo Vajglek gonbidatuta.[2]
Iratxe Garciak PP eta Ciudadanosekin batera salatu zuen Puigdemont "ordena konstituzionala iraultzeko plan baten egilea" izan zela: "Puigdemont jauna ez da jazarria izan bere ideiengatik. Oraingo presidente erregionalak, Torra jaunak, ideia berberak defendatzen ditu. Hala ere, bere aurrekoak ez bezala, legearen barruan jokatu du".
Antonio Tajani Europako parlamentuko presidenteari bidalitako gutunean, 2019ko "otsailaren 18rako aurreikusitako konferentzia ospatzen ez uzteko" eskatu zioten Gonzalez Ponsek, Garciak eta Nartek.
Iratxek eta gainerakoek bere helburua lortu zuten, katalanek ezin izan baitzuten hitz egin.[3] Kataluniako politikariei hitzegiteko eskubidea kentzea horrela arrazoitu zenː Carles Puigdemontek hitz egiten bazuen arrisku handia omen zegoen. Besteak beste segurtasunerako mehatzuak omen zeuden eta istiluak egon ahal ziren bai parlamentu barruan baita kanpoan ere. Hala eta guztiz hitzaldia bai eman zuten parlamentuaren kanpoaldean egun eta ordu berean.[4]
Eztabaidatua
aldatuIratxek kritika gogorrak jaso ditu lau etxebizitza dituelako eta PSOEn soldata altuenetarikoa duena delako[5] eta hegazkinean lehen mailan bidaiatzen alde bozkatu zuelako.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ MEP profile: Iratxe GARCÍA PÉREZ
- ↑ https://web.archive.org/web/20190219015755/https://www.berria.eus/albisteak/162848/puigdemonten_hitzaldi_bat_eragozteko_eskatu_dute_ppk_psoek_eta_ciudadanosek.htm
- ↑ https://www.20minutos.es/noticia/3564340/0/parlamento-europeo-veta-puigdemont-lunes/
- ↑ https://www.eltriangle.eu/es/actualidad/poderes/puigdemont-y-torra-hacen-su-acto-de-bruselas-fuera-del-eurocamara_101710_102.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20190218202035/http://www.diariodevalladolid.es/noticias/castillayleon/iratxe-garcia-tiene-4-pisos-es-mas-cobra-ejecutiva-federal-psoe_3441.html
- ↑ https://misaspiracionesenlavida.com/2011/04/07/eurodiputados-sin-verguenza/
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |