Ipar kanala

Iparraldeko Kanala» orritik birbideratua)

Ipar kanala[1] (ingelesez formalki North Channel, eta alternatiboki Straits of Moyle edota Sea of Moyle, eta irlanderaz eta Eskoziako gaeleraz: Sruth na Maoile) Ipar Irlanda ekialdean eta Eskoziako hego-mendebaldean kokatuta dagoen itsasarte bat da. Itsasarte honek Irlandako itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen ditu. Zehatzago izatekotan, Eskoziako Mull of Kintyre eta Ipar Irlandako Fair Head lurmuturra eta Rathlin uhartearen arteko itsas eremua da.

Ipar kanala
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Sakonera272 m
Eponimoaipar
Geografia
Map
Koordenatuak55°03′27″N 5°37′19″W / 55.0575°N 5.6219°W / 55.0575; -5.6219
Honen parte daInner Seas off the West Coast of Scotland (en) Itzuli
Estatu burujabe Erresuma Batua
Hidrografia
Betebidea

Bere zatirik sakonena Beauforteko Dikea (Beaufort's Dyke) izenez ezagutzen da. Itsasartea hainbat ferry zerbitzuek zeharkatzen dute. 1953an Princess Victoria itsasontziaren hondamendi larriaren lekuko izan zen.

Hamarkada ugaritan zehar Ipar Irlandako buruzagi unionistek Ipar kanalaren azpitik trenbide bat gauzatu zedin Erresuma Batuko gobernua presionatzen jardun dute, Ipar Irlanda Erresuma Batuan hobekiago batera bildutzeko asmoz. 2007an Mugak Zeharkatzeko Ikerketa Zentroak (Centre for Cross-Border Studies) 34 kilometro luzera zuen trenbide lotura bat proposatu zuen, bai zubiz nahiz itsaso azpiko tunelez, guzti honen kostua 3.500 milioi libera inguruan egongo zelarik.[2]

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu