Bann ibaia
Bann ibaia (gaeleraz an Bhanna, "ibai zuria"), Ipar Irlandako ibai luzeena da, hegoaldean hasi eta Neagh aintzira zeharkatu ondoren Castlerocken itsasoratzen dena. Ekialde protestantea eta mendebalde katolikoaren arteko muga gisa hartzen da.
Bann ibaia an Bhanna (irlanderaz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 137 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°00′08″N 6°34′45″W / 55.0022°N 6.5792°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Lakuak | Neagh |
Bokalea () | Ipar kanala |
Ibilbidea
aldatuHiru zati bereizten dira Bann ibaiaren ibilbidean, Upper Bann ("Goiko Bann"), Neagh aintzira eta Lower Bann ("Beheko Bann").
- Upper Bann: Downeko konderriaren hegoaldean dauden Mourne mendietan sortzen da ibaia. Berehala Armagheko konderrian sartzen da eta Portadown zeharkatu ondoren Neagh aintziran isurtzen ditu urak.
- Neagh aintzira: Britainiar uharteetako aintzirarik handiena da 392 km²-ko azalerarekin.
- Lower Bann: Neaghen ipar-mendebaldetik atera eta Beg aintzira txikia eratzen du. Iparralderako bidean Derry eta Antrimeko konderriaren arteko muga finkatzen du. Ibilbidean daukan herririk handiena Coleraine da, berau da nabigaziorako kai nagusia, eta bertatik 8 kilometrotara dagoen Castlerocken itsasoratzen da.
Historia
aldatuIrlandan populatua izan zen lehenengotako eremua izan omen zen Bann ibaiaren arroa. XVIII eta XIX mendeetan Ipar Irlandaren industrializazioan eragin handia izan zuen, batez ere lihoaren ekoizpenean.
Ekonomia
aldatuGaur egun Bann ibaiko arrantza jarduera ekonomiko garrantzitsua da. Izokin eta aingira hartzen da.