Fair Head (irlanderaz an Bhinn Mhór) lurmuturra Irlandako ipar-ekialdeena kokatuta dagoen lurmuturra da. Hain zuzen ere, Ipar Irlandako Antrim konderrian kokatzen da. Ballycastle udalerritik 5 kilometro ekialderuntz dago, lur lehorretik Rathlin uhartera hurbilena dagoen lur eremua da. Harkaitz eskaladan jarduteko leku oso egokia da, batzuen ustez Irlanda eta Erresuma Batuko eskaladarako harkaitz egokienen artean dagoelarik.

Fair Head
Fairhead.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 196 m
Geografia
Koordenatuak 55° 13′ 17″ N, 6° 09′ 16″ W / 55.2214°N,6.1544°W / 55.2214; -6.1544Koordenatuak: 55° 13′ 17″ N, 6° 09′ 16″ W / 55.2214°N,6.1544°W / 55.2214; -6.1544
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Antrimeko konderria
Ur-gorputza Ipar kanala

Bertatik egun argiz itsasoan zehar Eskoziako Mull of Kintyre lurmuturra ederki asko ikus daiteke. Geografiako liburuen arabera Irlanda osoko distantziarik luzeena "Fair Head eta Mizen Head" edota "Mizen Head eta Fair Head" lurmuturren artekoa omen da.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu