Ioia (Itsasondo)

Itsasondoko auzoa

Ioia Gipuzkoako Itsasondo eta Ordizia udalerrietako auzo bat da. Itsasondo, Ordizia eta Beasain udalerrien arteko mugek bertan bat egiten dute. Itsasondo eta Ordiziako herriguneetatik oso urruti, mendi kaxkoan dago, Itsasondoko herrigune bertatik ateratzen den pista batean hainbat kilometro goruntz eginda bertaratu daiteke. Izena Ioiagoikoa (Idoiaga goikoa) eta Ioiabekoa (Idoiaga behekoa) baserrien goierriko euskarazko Ioia laburdura da. Ioiagoikoa Ordizia udalerrian dago bere osotasunean, aldiz Ioiabekoa gehienbat Itsasondon kokatzen da, Mendebaldeko horma Ordizian egonik ere. Gipuzkoako baserri garaienetakoak dira.

Ioia
 Euskal Herria
Ioia auzoko irudia eta Ioiabekoa, irudian, eta Ioiagoikoa baserrien kokalekuak adierazten dituen seinalea.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaItsasondo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°04′23″N 2°10′58″W / 43.073178°N 2.182658°W / 43.073178; -2.182658
Demografia

Bertan, ingurumen eta biologia ikuspegitik nabarmena den putzu bat dago, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak putzuari buruzko argibidea duen kartela ezarria du.

Ioiatik oinez Murumendi eta Usurbe mendietara joateko oinezko bidezidorra abiatzen da, bai eta Arramendi baserritik behera Ordiziako herrigunera jeisten dena ere.

Kokaleku lasai honetatik Txindoki, Aralar, Ernio eta Usurbe mendien ikuspegiez goza liteke.


Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa