Interneteko jargoia

Wikimediako zerrenda artikulua

Interneteko jargoia Interneteko esparru desberdinetan erabiltzen den eguneroko hizkuntzari eta idazketa laburdurei deritzo. Hau, hala ere, Interneteko erabiltzaileek hedatu duten jargoi gisa uler daiteke, batzuetan joko edo txantxa moduan erabiltzen dena.

Terminoek, oro har, karaktere gutxi erabiltzea dute helburu, akronimoak, sinbolo bitxiak edo ezohikoak eta laburdurak baliatuz. Batzuetan hitz-jokoak egiten dira laburduretan. Askok jargoi hori mezularitza-zerbitzuetan zein gizarte-sareetan erabiltzen dute.

Sorrera eta bilakaera aldatu

Hasiera aldatu

Interneteko jargoia Interneteko lehen egunetan sortu zen, Internet aurreko garaiko terminoekin[1]. Txat geletan, gizarte-sareetan, online-jokoetan, bideo-jokoetan eta sare komunitateetan (foroak, blogak...) erabiltzen da jargoi hori. 1979az geroztik Usenet bezalako komunikazio-sareek beren jargoia erabiltzen dute.[2]

Pop kulturan aldatu

Japonieran, moe terminoa erabiltzea oso arrunta bilakatu da, zerbait erakargarria edo polita dela adierazteko.

Laburpenak, akronimoak eta emotikonoak erabiltzeaz gain, Interneteko jargoiak hitz arkaikoak edo termino ezagunen esanahi ezezagunak erabiltzen ditu[3]. Hitz arruntak esanahi berri batera edo antzeko ahoskera duen jargoi batera molda daitezke. Logogramak erabiltzen diren herrietan (adibidez, Txinan), Interneteko jargoi bisualak existitzen dira, karaktereei esanahi duala emanez, bata zuzena eta bestea inplizitua.[3]

Motibazioa aldatu

Interneteko jargoien erabileraren oinarrizko motibazioa komunikazioa erraztea da. Baina, nahiz eta laburdura eta akronimoek denbora aurrezten dioten idazleari, irakurleak denbora gehiago behar du irakurtzeko, Tasmaniako Unibertsitateak egindako azterketa baten arabera[4]. Beste aldetik, aurrez aurreko jargoi hizkeran zein idazkera tradizionalean bezala, Interneteko jargoia talde bateko kidetasuna adierazteko modua da[5].

Interneteko jargoiak gure komunikatzeko erak errazten eta mugatzen dituen kanal bat eskaintzen du. Ahozko hizkuntzan eta idatzizkoan erlazionatzen diren itxaropen eta praktika asko ez dira aplikagarriak. Interneten, komunikazio sare den bezala, egokia da jargoi hau erabiltzea euskarriaren aberastasunagatik eta informazioaren erabilgarritasunagatik. Gainera jargoiak "sare-komunitateen sorrera eta sustapena" egiteko motibazio puntuak dira. Komunitate horiek, aldi berean, elkartasun edo identifikazio papera jokatzen dute kausa esklusibo edo komun batean.

David Crystal-ek Interneteko bost eremu nagusietan bereizten du jargoiaren erabilera: Internet berean, posta elektronikoan, txat asinkronoetan (posta-zerrendak), txat sinkronoetan (IRCak adibidez) eta mundu birtualetan[6]. Kanalaren izaera elektronikoak funtsezko eragina du batez bestekoaren hizkuntzan. Komunikazio aukerak Internet eskuratzeko hardwarearen izaeran mugatuta daude. Horregatik, hizkuntza-gaitasun produktiboa (bidali daitekeen informazio mota) teklatuan aurrez esleitutako karaktereek zehazten dute, eta gaitasun linguistiko harkorra (ikus daitekeen informazio mota) pantailaren konfigurazio eta tamainak zehazten du. Gainera, igorlea eta hartzailea linguistikoki mugatuta daude Interneteko software propietate, ordenagailuaren hardware eta batzen dituen sarearen hardwarearen bitartez. Diskurtso elektronikoa "hitz egiten den bezala irakurtzen da, hau da, igorleak idatziko balu bezala idazten du"[7].

Jargoi motak aldatu

Interneteko jargoiek ez dute hizkuntza eredu homogeneorik osatzen. Aitzitik, Internet egoeraren eta erabiltzaileen arabera desberdina izaten da. Jargoi mota horren definizio argi bat egitea zaila den arren, zenbait mota identifika daitezke.

Mota Deskribapena
Letra homofonoak Talde horretan laburdurak eta akronimoak biltzen dira. Laburpena hitz baten laburtzea da, adibidez CUedoCYA(See you / See ya, "Laster arte") ingelesez. Akronimoa, aldiz, laburdura baten azpimultzoa da, hitz baten hasierako osagaiez eratzen dena. Akronimoen adibide gisa LOL (Laughing Out Loud, "Barre karkailaz") eta BTW(By the way, "Bide batez") ditugu. Bien arteko konbinazioak topa daitezke, hala nola, CUL8R (See you later, "Gero elkar ikusiko dugu").
Puntuazioa, maiuskulak eta bestelako ikurrak Ezaugarri horiek enfasia emateko erabiltzen dira gehienbat. Puntuak edo harridura-markak erabil daitezke, "........" edo "!!!!!!!!!!" adibidez. Galdera eta harridura-markak batera erabili ohi dira galdetzen ari den bitartean haserrea adierazteko, "?!?!?!?!".
Onomatopeiak Onomatopeiak ere ezagunak eta erabiliak bihurtu dira Interneten. Adibiderik ezagunena barreak adierazteko karkarkar da. Onomatopeiak hizkuntzaren araberakoak dira. Esate baterako, gaztelaniaz barreak jajaja gisa idazen dira; ingelesez, hahaha eta koreeraz, kekeke.
Teklatu bidez sortutako sentikurrak edo emotikonoak Emotikonoak foroetan, mezularitza zerbitzuetan eta online-jokoetan erabiltzen dira orokorrean. Kultura eta hizkuntza batetik bestera, emotikono desberdinak daude. Adibidez, kaomoji japoniarrak begietan zentratzen dira (^_^), mendebaldean ez bezala, horiek ahoan zentratzen baitira (:)).[8]
Galdera zuzenak Mezularitza zerbitzu, IRC edo online-jokoetan topa daitezke: hor, identitate pertsonalak pribatuan mantentzen dira. Hori dela eta, A/S/L? bezalako galderak egiten dira, Adina, Sexua eta Kokapena, alegia.[9]

Interneteko jargoiari buruzko iritziak aldatu

Interneteko jargoiaren erabilerari buruzko eztabaidak egon dira, Internetek kanpora begira izan ditzakeen ondorioez. Interneten eta hizkuntzaren arteko erlazio zuzenik frogatu ez bada ere, Interneteko jargoiak ikuspuntu desberdinak sortu ditu hizkuntza estandarreko komunikazioetan.

Batzuk uste dute Internet eragin negatiboa duela hizkuntzen etorkizunean, forma estandarrak degradatuko lituzkeela, alegia. Interneten erabiltzen den hizkuntza eta estandarraren arteko desberdintasunak alfabetatzean arazoak areagotuko lituzkeela argudiatzen dute. Kasu esanguratsua da eskoziako gazte baten saiakera, laburdura asko eta SMS hizkuntzako akronimoak erabili baitzituen.

Beste aldetik, badaude Interneteko jargoiak hizkuntza baten adierazpena hobetzen duela esaten dutenak ere. Hitzarmen linguistikoak ezarri beharrean, aukera linguistikoak norbanakoaren gustuen araberakoak dira.

Kazetaritza aldatu

2014 apirilean, Gawker blogeko Max Read editore nagusiak Interneteko jargoiak debekatu zituen idazketa-estiloan[10].

Ordenagailu bidezko komunikazio kanpoko erabilera aldatu

Interneteko jargoia ordenagailuen erabileratik, domeinu ez fisikoetara pasatu egin da. Edozein domeinu izan daiteke, non mintzakideek ez dute zertan geografikoki hurbil egon behar bata bestearen artean, eta non Internet ez den nagusiki erabiltzen. Jargoia telefonia munduan erabiltzen da, batez ere mezu laburren komunikazioan, SMSak adibidez. Laburdurak oso ospetsuak bihurtu dira medio horretan, karaktereen kostu eta erabiltzen diren gailuen tamainagatik.

Era berean Interneteko jargoiak bere lekua ere topatu du eguneroko sare-konexio gabeko hizkuntzan, atzipen digitala dutenen artean. Horregatik, LOL bezalako akronimoak erabiltzen dira ahozko komunikazioan, batez ere gazteen artean.

Mundutik aldatu

 
Txinako lanaren zigilua. Karakterea hiru karaktereen konbinazioa da, erabiltzaileek sortutakoa. Txinako Internet zentsuraren satira da.

Internetek mundu osoko jendea elkarren artean konektatzen lagun du, harreman "globalak" sortzeaz ahalbidetuz. Horregatik garrantzitsua da sarean erabiltzen diren jargoi mota ezberdin guztiak ezagunak izatea guztiontzat. Garrantzitsua da ere hori egitea ikusita nola ingelesa ez diren hizkuntzek sarean hartu duten erritmoa, ingelesa hitz egiten ez den herrialdeen Interneten erabileraren hazkundeari esker. Izan ere, 2017ko abenduaren 31z geroztik, sarearen populazioaren %25.3 inguru dira ingeles hiztunak[11].

Kultur ezberdinek motibazio desberdinak dituzte jargoiak aukeratzeko orduan, erabilitako hizkuntzaren gainetik. Adibidez, Txinan, Interneten gainean inposatuta dauden arau zorrotzengatik, erabiltzaileek jargoiak erabiltzen dituzte gobernuarekiko sentikorrak diren gaiei buruz hitz egiteko. Horien artean hitz baten karaktereak banatzeko sinboloak erabiltzen dira, eskuzko edo automatizatutako ereduen eskaneatzeak eta zentsura saihesteko[12]. Adibide nabarmen gisa, zentsura adierazteko erabiltzen den ibai karramarroa terminoa. Ibai karramarroa (hexie pintin-en) "harmonia" hitzaren ahoskera bera du, diziplina politikoa eta zentsura justifikatzeko erabili ohi den terminoa. Txinatar zibernautek termino ofizialak erabiltzen dituzte era sarkastiko batean erabiltzeko[13].

Laburdurak ospetsuak dira hainbat kulturetan, Japonia, Txina, Frantzia edo Portugal bezalako herrialdeetan. Laburdurak Interneteko erabiltzaileek hitz egiten duten hizkuntzaren arabera erabiltzen dira. Adierazgarria da alfabetoak erabiltzen ez dituzten hizkuntzek jargoi mota hori erabiltzen dutela ikustea.

Hizkuntzen arteko desberdintasunak gaizki ulertuak sor ditzakete. 555 onomatopeiak txineraz "negarrez" esan nahi du, baina thaieraz, "barrez"[14]. Antzeko adibidea topatu dezakegu ingelesezko "haha" eta gaztelaniazko "jaja", biak esanahi bera daukate barrea adierazteko, baina kontsonante desberdinak erabiltzen dituzte hizkuntzen arteko ezberdintasunak direla eta.

Hori guztia ikusita, ondoriozta daiteke herrialde eta kultura bakoitzak bere arauak eta motibazioak dituela bere jargoi mota erabiltzeko. Hala ere, gaur egun ikertzaileek ez dute herrialdeen arteko desberdintasunen inguruko ikerketarik egin.

Euskaraz aldatu

Laburdurak aldatu

  • AMZ: Asko maite zaitut
  • BB: Bide batez
  • BZK: Baina ze kristo
  • Mlskr: Mila esker
  • Mx: Muxu
  • ZMZ: Zer moduz (zaude)?

Trinkotzaindia aldatu

XXI. mendeko aditz trinkoak bezala sortuak. Gizarte-sareetan (Twitterren batez ere) erabiltzen dira. Telegram mezularitza zerbitzurako stickerrak ere sortu dira[15].

  • Datsegit: Atsegin dut
  • Daitort: Aitortzen dut
  • Daflipat: Flipatzen dut
  • Dajoseagu: Lapurtzen dugu

Beste hizkuntza batzuetan aldatu

Ingelesez aldatu

  • AFK: Away from keyboard
  • BRB: Be right back
  • CU: See you
  • CUL8R: See you later
  • GG: Good game
  • GL: Good luck
  • LOL: Laughing Out Loud (Barre zaratatsua)
  • ROFL: Rolling on floor, laughing
  • ROFLMAOPIMP: Rolling on floor, laughing my ass off, peeing in my pants
  • RTFM: Read the fucking manual
  • TY: Thank you
  • WB: Welcome back
  • TB: Throw back
  • TL;DR: too long; didn't read

Frantsesez aldatu

  • MDR: Mort(e) de rire, "Barrez lehertzen"
  • PTDR: Pété(e) de rire,"Barrez lehertzen"

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Web Jargon Origins Revealed» PCWorld (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  2. (Ingelesez) Trolling For Slang: The Origins of Internet Werdz. .
  3. a b Yin Yan (2006) World Wide Web and the Formation of the Chinese and English "Internet Slang Union". Computer-Assisted Foreign Language Education. Vol. 1. ISSN 1001-5795
  4. «Don't be 404, the tech slang» BBC.
  5. Crystal, David. (1997). The Cambridge Encyclopedia of Language (Second ed.). Cambridge: Cambridge University Press.
  6. 1941-, Crystal, David,. (2001). Language and the Internet. Cambridge University Press ISBN 0521802121. PMC 51037087..
  7. Davis, B.H. & Brewer, J.P. (1997). Electronic discourse: linguistic individuals in virtual space. Albany, NY: State University of New York Pres..
  8. Katsuno, Hirofumi and Christine R. Yano (2002), Asian Studies Review 26(2): 205-231
  9. Thurlow, C. (2001), Language and the Internet, In R, Mesthrie & R, Asher (Eds), The concise encyclopedia of sociolinguistics, London: Pergamon
  10. Gawker bans ‘Internet slang’ | Poynter.. 2014-11-28 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  11. (Ingelesez) «Top Ten Internet Languages - World Internet Statistics» www.internetworldstats.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  12. Zhou Shuguang (2008). "Notes On The Net." Index on Censorship Vol 37:2
  13. Nordin, Astrid and Richaud, Lisa (2014), "Subverting official language and discourse in China? Type river rrab for harmony," China Information 28, 1 (March): 47–67.
  14. Chinese Internet Slang | LoveLoveChina. 2012-04-20 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  15. Datrinkagun. .

Kanpo estekak aldatu