Juan Jose Elhuyar
Juan Jose Elhuyar Zubize[1] (Logroño, 1754ko ekainaren 15a - Bogota, 1796ko irailaren 20a) euskal jatorriko kimikaria izan zen, Fausto anaiarekin batera wolframa lehen aldiz bakartu zuelako ezaguna.
Juan Jose Elhuyar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Logroño, 1754ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bogota, 1796ko irailaren 20a (42 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, mineralogoa eta discoverer (en) |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Biografia
aldatuGurasoak lapurtarrak zituen. Parisen Botanika eta Kimika ikasi zituen. Suediara joan zen Espainiaren aldeko espioitza lanak egitera: hain zuzen, mineralogo jakintsuak kontratatzera eta ingelesek eta suediarrek kanoiak egiteko zituzten metodoak ikastera. Torbern Olof Bergman mineralogo ospetsuarekin egin zuen lan bertan.
Anaiarekin Bergaran hasi zen lanean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera, eta 1782an wolframa eriden zuten: halaxe bete ziren Bergmanek metal ezezagun hari buruz aurreratu zituen teoriak. Aurkikuntza Gasteizen aurkeztu zuten.
1784. urtean, Bogota aldera jo zuen Granada Berriko Erregeorderriko (egun, Kolonbia) meatzetako zuzendari nagusi gisa, eta bertan hil zen hamabi urte geroago. Metalen trataerari buruzko lan ugari eman zuen argitara.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Azkune Mendia, Iñaki eta Kaltzada, Pili. 1995/08/02. Elhuyar, Joan Jose. Biografiak. Elhuyar Zientziaren Komunikazioa. Joan Jose Elhuyarren biografia
- Aranberri Mendizabal, Luis Alberto (Amatiño). 1997/11/01. Elhuyar aldizkaria. Elhuyar anaiak
- Laboratorium Bergara museoa. Juan Jose ELHUYAR (1754-1796). On line:https://www.laboratorium.eus/eu/pertsonaiak/juan-jose-elhuyar [ikusia: 2020-06-15]