Inés Alberdi

sevillar soziologoa eta katedraduna

Inés Alberdi Alonso (Sevilla, 1948ko otsailaren 11) sevillar soziologoa eta katedraduna da Espainiako unibertsitatean. Emakumeentzako Nazio Batuen Funtsaren (UNIFEM) azken zuzendari exekutiboa izan zen, NBEn Emakumeak erakundean bat egin baino lehen.[1][2]

Inés Alberdi


Madrilgo biltzarkidea

2003ko azaroaren 12a - 2007ko apirilaren 3a
Hautetsia: October 2003 Madrilenian regional election (en) Itzuli

Madrilgo biltzarkidea

2003ko ekainaren 10a - 2003ko abuztuaren 30a
Hautetsia: May 2003 Madrilenian regional election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSevilla1948ko otsailaren 11 (76 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Miguel Ángel Fernández Ordóñez (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaSalustiano del Campo Urbano
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

UNIFEMeko zuzendari exekutiboa izan zen 2008ko apiriletik 2010eko amaierara.[3][4] Kontinente guztietako ehun hautagai baino gehiagoren artean aukeratu zuten, sei hilabete baino gehiago iraun zuen aukeraketa-prozesu batean, eta elkarrizketa egin zioten Ban Ki-moon Nazio Batuetako idazkari nagusiari berari. Kemal Dervis NBGPko administratzaileak izendatu zuen.[5]

Izendatu zutenean, Inés Alberdi UNIFEMeko laugarren zuzendari exekutiboa izan zen, aurretik Singapurreko Noeleen Heyzer (1994-2007), Kanadako Sharon Capeling-Alakija (1989-1994) eta Ameriketako Estatu Batuetako Margaret C. Snyder (1978-1989) izan baitziren kargu horretan.[6][7][8]

2019ko Soziologia eta Zientzia Politikoaren Sari Nazionala jaso zuen, berrogei urte baino gehiagoko ibilbide profesionalarengatik.[9]

Biografia aldatu

Inés Alberdi Politika Zientzia eta Ekonomikoetan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean 1971n. Gero, 1978an Soziologian doktoratu zen unibertsitate horretan bertan.[10]

Lan ibilbidea aldatu

Irakasle aldatu

Graduatutako urte berean (1971), irakasle laguntzaile izendatu zuten Madrilgo Complutense Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Soziologia Sailean, eta 1975 urtera arte jardun zuen kargu horretan, urte horretan bertan irakasle arduradun izendatu zuten eta.[11]

Ondoren, Unibertsitate Complutenseko Politika eta Soziologia Zientzien Fakultateko Gizarte Egitura Sailean irakasle laguntzaile gisa jardun eta gero, Visiting Scholar (irakasle gonbidatua) izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Georgetown Unibertsitateko Soziologia Sailean (1978-1980).[12][13]

 
Inés Alberdi Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedraduna izan zen.

Espainiara itzulita, Soziologiako irakasle alboko jardun zuen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Politika eta Gizarte Zientzien Fakultatean (1980-1984), eta, gero, soziologiako irakasle titular izatera heldu zen fakultate horretan bertan 1984tik 1991ra. Sasoi horretan, Estatu Batuetan ere urtebete pasatu zuen Associate Researcher (ikertzaile elkartua) gisa George Washington Unibertsitateko Emakumearen Ikerketa eta Politika Publikoen Sailean 1988tik 1989ra.

1991 urtean, Inés Alberdik Soziologiako katedradun-plaza lortu zuen Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Fakultatean. 1993. urtera arte jardun zuen lanean, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Fakultatean Soziologia Katedra eskuratu zuenean, eta Soziologia Politikoari eta Genero Harremanei buruzko ikastaroak eman zituen.

Emakumeen eskubideak aldatu

Espainiako egoera soziala aldatzen eta emakumeentzako eskubide-berdintasuna lortzen diharduten feminista-taldeekin lan egin du. Hirurogeiko hamarkadan, emakume gisa zuten egoerari buruz eztabaidatzeko biltzen hasi ziren unibertsitate-taldeetako batzuk izan ziren, eta hirurogeiko hamarkadan, emakumeen askapen-mugimenduko kideak. Mugimendu horrek legezko aldaketak, aldaketa zibilak, lanekoak eta delituzkoak egitea proposatu zuen, emakumeen eskubideak zabaldu ea gizonenak konbinatuta.

Laurogeiko hamarkadan, Emakumearen Institutuan eta Europako Batasuneko Berdintasun Batzordean parte hartu zuen. Batzorde horrek emakumeen aukera-berdintasunean aldaketa ugari sustatu zituen, bereziki lan arloan. Eta lauroheita hamarreko hamarkadan ikerketak egin ditu familiaren barruko harremanei, emakume gazteen asmo berriei eta amatasun eta aitatasun aldaketei buruz. Mende hrren hasieran, Madrilgo Batzarrean diputatu izan zen eta, ahal zenean, emakumeen batzordeetan eta gizarte eta familia gaietan lan egin zuen. 2008an, New Yorkera joan zen; han, hiru urtez, mundu osoko emakumeen baldintza sozial eta politikoak hobetzeko lan egin zuen, Nazio Batuen ONUDIren Garapen Funtsaren zuzendari exekutibo gisa. 2011tik aurrera, Espainiara itzuli eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean sartu zen, generoari eta arretaren soziologiari buruzko ikastaroan ematen. 2018tik aurrera ohorezko irakaslea da eta, batez ere, gradu-amaierako lanen tutoretza egiten du.

1980. urtean, Familia eta Dibortzioari buruzko Kode Zibilaren erreforma prestatzeko eta osatzeko Justizia ministroaren aholkulari izendatu zuten. Geroago, 1984 urtetik 1988 urtera, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Batzorde Aholku-emailerako ebaluatzaile izan zen, eta aldi horretan bertan Cuadernos de Ciencia Política y Sociología aldizkariaren Kontseilu Aholku-emaile kide izan zen. 1990etik aurrera Hezkuntza eta Zientzia Ministeriorako Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Proiektuak Ebaluatzeko Batzorde Nazionalari ere aholkuak eman dizkio.

1992 eta 1993 urteetan Ikerketa Soziologikoen Zentroko Ikerketa Saileko zuzendaria izan zen eta geroago, 1992 urtetik 1994 urtera, Familia Txostenaren zuzendaria izan zen Gizarte Gaietako Ministeriorako.

Alberdi Generoa eta Garapena graduondoko ikastaroko zuzendaria izan zen (1994-1995), eta Emakumearen Azterlanak eta Aukera Berdintasunerako Politikak masterreko zuzendaria, Zientzia Politikoetako eta Soziologiako doktore eta lizentziatuen Elkargoan.

Andra-gizonen artean, familiari, dibortzioari eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko liburuak ikertu eta argitaratu zituen. Emakumeen kontrako indarkeria, emakume gazteen asmoak eta aitatasunaren garrantzia ikertu zituen.

2007 urtetik, Ortega y Gasset Fundazioaren Patronatuko kidea da, baita Ikerketa Soziologikoen Zentroko Aholku Batzordeko kidea ere (2004tik aurrera).

Nazioarteko ibilbidea aldatu

Europan, 1998 urtetik 2000 urtera, Espainiak Europako Batasuneko V. Zuzendaritzako Familia eta Lan Sarean herrialde hori ordezkatzeko aukeratutako aditua izan zen. 1993 urtetik 1996 urtera, Europako Erkidegoetako Aukera Berdintasunerako Unitateko Ekintza Positiboen Koordinazio Taldean ere aholkulari izan zen Espainiarentzat. Aurretik, 1986 urtetik 1988 urtera, Espainiako ordezkaria izan zen Europako Erkidegoen Aukera Berdintasunerako Programaren barruan, Hezkuntza eta Enpleguko Aditu Taldean.

Nazio Batuen sistemaren barruan, Alberdi Garapenerako Banku Interamerikarrean (1989-1990) Senior Adviser, Women in Development (emakume eta garapen gaietako aholkulari seniorra) izan zen. Emakumeak Aurreratu eta Gaitzeko Nazioarteko Institutuko (INSTRAW) Zuzendaritza Kontseiluko kide ere izan zen (1986-1989).

Era berean, 1999tik aurrera, European Studies of Population (European Association for Population Studies) erakundearen Kontseiluko kidea da.

2008ko apiriletik 2010era UNIFEMeko zuzendari exekutiboa izan zen. 2016. urtean Cartas a Alicia/Gutunak Aliciari (EILA Editores) liburua argitaratu zuen. Bertan, bere esperientzia pertsonalak kontatu zituen, familia-harremanak, eguneroko bizitza eta urte horietan egindako lana uztartuz, alabari bidalitako gutun elektronikoen bidez.[14]

Ibilbide politikoa aldatu

2003 urtetik 2007 urtera, Alberdi Madrilgo Biltzarreko VI. eta VII. legegintzaldietan, diputatu izan zen ganbera autonomiko horretan.[15][16]

Bizitza pertsonala aldatu

Inés Alberdi Gizarte Gaietako Cristina Alberdi ministro ohiaren ahizpa da eta Inés Fernández-Ordoñezen izeba. Miguel Ángel Fernández Ordóñez Espainiako Bankuko gobernadore ohiarekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba ditu.

Argitalpenak aldatu

Soziologiari, genero harremanei eta emakumearen egoerari buruzko liburuak argitaratu ditu Inés Alberdik. Besteak beste, lan hauexek egin ditu:

  • 1977 ¿El fin de la familia?/Familiaren amaiera? (Debate Abierto, Bartzelona)
  • 2000 Las mujeres jóvenes en España/Emakume gazteak Espainian (Ediciones La Caixa, Bartzelona)
  • 2005 Violencia: Tolerancia cero/Indarkeria: Zero tolerantzia (Luis Rojas Marcosekin lankidetzan, la Caixa Fundazioaren Gizarte Ekintza, Bartzelona 2005)
  • 2007 Los hombres jóvenes y la paternidad/Gizon gazteak eta aitatasuna (BBVA Fundazioa, Madril)
  • 2013 Vida de Emilia Pardo Bazán/Emilia Pardo Bazánen bizitza. EILA Editoreak
  • 2016 Cartas a Alicia/Gutunak Aliciari. EILA Editoreak

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2019ko abenduaren 4an Soziologia eta Zientzia Politikoaren 2019 Sari Nazionala jaso zuen, berrogei urte baino gehiagoko ibilbide profesionalarengatik.[17]

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. Constenla, Tereixa. (2012ko uztailaren 30ean). “Son un poco antiguos en la RAE”. ISSN 1134-6582..
  2. Alberdi, Ines. (2012ko martxoaren 5ean). Opinión | Pero, ¿dónde estaba la RAE?. ISSN 1134-6582..
  3. (Gaztelaniaz) «Ines Alberdi, nueva directora del Fondo para el Desarrollo de la Mujer de la ONU» El País 2008-04-08 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  4. «Inés Alberdi nombrada Directora Ejecutiva de UNIFEM» www.mujeresenred.net.
  5. Editor. (19 de julio de 2018). Inés Alberdi. .
  6. «http://www.onumujeres-ecuador.org/index.php?option=com_content&view=article&id=366:entrevista-de-ips-con-ines-alberdi-directora-ejecutiva-de-unifem-parte-de-onu-mujeres-sobre-el-lanzamiento-del-programa-ciudades-seguras&catid=27:ecuador&Itemid=29» www.onumujeres-ecuador.org.
  7. LaInformacion. Inés Alberdi afirma que sin las mujeres es imposible alcanzar los Objetivos del Milenio. .
  8. «Q&A: "Where Women Can't Thrive, MDGs Are in Jeopardy" | Inter Press Service» www.ipsnews.net.
  9. «El rey entrega los Premios de Sociología a Inés Alberdi y Miguel Beltrán» www.efe.com.
  10. «Eisenhower Fellows» www.efworld.org.
  11. Inés Alberdi, UCM: “Busco entusiasmar a mis alumnos sobre la importancia de la igualdad”. .
  12. «Entrevista a Inés Alberdi, directora ejecutiva de UNIFEM. “La iglesia no sale a la calle contra la violencia de género” | ACVG | Arte contra violencia de género» artecontraviolenciadegenero.org.
  13. «WOMAN of ACTION – Inés Alberdi * Tribute» acelebrationofwomen.org.
  14. Eila Editores. Cartas a Alicia. .
  15. Relación de Diputados de la VI Legislatura. Asamblea de Madrid.
  16. Relación de Diputados de la VII Legislatura. Asamblea de Madrid.
  17. «·CIS·Centro de Investigaciones Sociológicas·Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política 2019» www.cis.es.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inés Alberdi