Noeleen Heyzer

diplomatikoa

Noeleen Heyzer (Singapur, 1948ko apirilaren 26a) Singapurreko diplomatikoa da. Emakumeentzako Nazio Batuen Funtsaren (UNIFEM) zuzendari exekutiboa izan da. 2007ko uztailaren 30az geroztik, Asia eta Pazifikoko Ekonomia eta Gizarte Batzordeko idazkari exekutiboa da.

Noeleen Heyzer

Bizitza
JaiotzaSingapur1948ko apirilaren 26a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaLucy Cavendish College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, soziologoa eta idazkaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
noeleenheyzer.com

Prestakuntza aldatu

Noeleen Heyzer Singapurrekoa da. Singapurreko Unibertsitatean lizentziatu eta master bat lortu ondoren, Gizarte Zientzietako doktoretza egin zuen Cambridge Unibertsitatean, Erresuma Batuan. Asiara itzulita, Heyzer aholkularitza politikoa izan zen Asiako hainbat gobernutan, eta zeregin garrantzitsua izan zuen emakumeei zuzendutako garapen-politikak formulatu eta garatzeko orduan.

Lana UNIFEMen aldatu

Noeleen Heyzer izan zen UNIFEMeko zuzendari exekutiboaren kargua bete zuen lehen emakume asiarra. Erakunde horretan egon zen bitartean, aurrekontua boskoiztu egin zuen, 100 milioi dolarrera iritsi arte; UNIFEMen presentzia handitu zuen, eta antolakuntza-aldaketak sartu zituen, UNIFEMen lanaren eraginkortasuna hobetzeko.

UNIFEMen egin duen lana zabala da: Noeleen Heyzer-en lanek herrialde askotako herentzia-legeetan aldaketak sartzeko balio izan zuten, emakumeek lurrak eta bestelako baliabideak jarauntsi ahal izan zitzaten. Langile emigratuen lan-baldintzak hobetzeko politikak eta ekintzak ezartzea ere lortu zuen. Gainera, Noeleen Heyzer-en agintaldian lortu zen emakumeak herritar osotzat hartzea Afganistango Konstituzioan.

Noeleen Heyzer-ek ere garrantzi handia izan zuen Pekinen antolatutako Emakumezkoen Munduko Laugarren Konferentziaren antolaketan .

IHESeko lana aldatu

2007ko uztailaren 30etik, Noeleen Heyzer idazkari exekutiboa da Asiako eta Pazifikoko Ekonomia eta Gizarte Batzordearentzat. Idazkariorde nagusiaren maila du eta postu hori duen lehen emakumea da.

Kargu berrian, Heyzer garapen-ekintzen eraginkortasuna hobetzeko erakundeen aldaketen alde ari da. Eskualdeko lankidetza hobetzeko harreman estrategikoak ere garatzen

Bizitza pertsonala aldatu

Fan Yew Teng senarra 2010ean hil zen. Bi alaba ditu Lilian eta Pauline Fan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu