Espainiako Justizia Ministerioa

Espainiako Justizia Ministerioa[1] (ofizialki eta gaztelaniaz: Ministerio de Justicia) estatu osoan justiziaz arduratzen den ministerioa da. CGPJaren, Fiskaltzaren eta Justizia Administrazioaren arteko lotune gisa funtzionatzen du.

Espainiako Justizia Ministerioa
Logotipo del Ministerio de Justicia.svg
Datuak
Motajustizia ministerioa eta Espainiako ministerioa
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1931
Ordezkatzen duMinistry of Justice and the Interior of Spain (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: justiciagob Edit the value on Wikidata

Egungo Justizia Ministroa Juan Carlos Campo da.

Aurreko izenakAldatu

Ministerioak aurretik izandako izendapen ofizialak:

  • Grazia eta Justizia Ministerioa
  • Lan, Osasun eta Justizia Ministerioa
  • Justizia eta Herrizaingo Ministerioa

KritikaAldatu

Espainiako justizia sistemaren antolamenduak kritika handiak jaso ditu gizarte, politika eta arlo judizialetik, ustelkeriari lotuta ikusten den neurrian. Espainiako Justiziaren organo konstituzionalak despolitizatzeko premia ikusi da.[2] Espainiako Parlamentuak berak Espainiako Justizia Ministerioa, Estatuaren Fiskaltza Nagusia eta Ustelkeriaren kontrako Fiskala gaitzetsi egin zituen, agerian utziz oso zabala dela horiek Botere Betearazle eta Gobernuarekiko mendekoak direlako iritzia 2018an: haren gaineko sinesgarritasunaren haustura Espainiako gizartean.[2]

2008an, Enrique Arnaldok, 2021eko azaroan PPk Konstituzio Auzitegirako proposatutako hautagaia Concha Espejelekin batera, doilortzat jo zuen Espainiako alderdi nagusiek nola erdibitzen zuten Konstituzio Auzitegia eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta, ondorioz, aukeratu zituzten alderdien zorpekoak zirela haien erabakiak. Hargatik, berak hainbat aldiz eman zituen gai politikoei buruzko iritziak, eta FAES elkartearen ekitaldietan agertu.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2007]
  2. a b (Gaztelaniaz) «MANIFIESTO Y PROPUESTAS DE TRANSPARENCIA INTERNACIONAL SOBRE LA SITUACIÓN DE LA CORRUPCIÓN EN ESPAÑA» (pdf) Transparency International España (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) Campos, Miguel Ángel. (2021-11-10). «Arnaldo, el idóneo: lo que el candidato del PP al Constitucional piensa sobre el aborto o la Memoria Histórica» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu