Ilotz
Ilotz[1][a] (artzibarreraz: Elotz)[b] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Ilotz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Iloz/Ilotz |
Posta kodea | 31484 |
Herritarra | iloztar, eloztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′05″N 1°27′28″W / 42.85139°N 1.45778°W |
Garaiera | 566 metro |
Distantzia | 27,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2022) |
1940an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak iloztarrak (artzibarreraz: eloztarrak) ziren.
Izena
aldatuIlotz edo Elotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ylotz' (1268)
- Iloz (1275)
- Ylloz (1278)
- Eiloz (1534)
- Loiz (1587)
- Iloz (1767)
- Illoz (1829)
- Iloz (1945)
- Ilotz (199)
Historia
aldatuAitzuriagarekin batera lagundu zuen 1268ko “errepikapenean”. 1427an dokumentatua dago, “Eiloz” grafiarekin. Orduan, kapare-familia bakar batek bizi zen, eta, beraz, jauntxo-kargarik gabe. 1366an eta 1427an su bakarra zuen; 2 ziren 1553an eta 3 1646an. 14 biztanle zituen 1786an eta 23 1857an. 38 biztanle zituen 1887an, 15 1920an, 16 1930ean, ez zegoen 1940, 1950, 1960 eta 1970eko Izendegietan, eta bai, baina biztanlerik gabe, 1981ean.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Ilotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).