Ildefonso Gurrutxaga
Ildefonso Gurrutxaga Ansola (Azpeitia, Gipuzkoa, 1902ko abuztuaren 23a - Donostia, Gipuzkoa, 1974ko abenduaren 3a) historialaria eta abokatua izan zen.
Ildefonso Gurrutxaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1902ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1974ko abenduaren 3a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta abokatua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
aldatuDeustuko unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak. Euskadiko fiskal nagusia (1937), Ciudad Real eta Alacanteko magistratua (1937) eta Tarragonako entzutegiko presidentea izan zen 1938 eta 1939 urteetan.
Espainiako Gerra Zibila amaitutakoan Argentinara jo zuen eta Euzko Deya agerkariko administrazio-lanak bete zituen han. Boletín Americano de Estudios Vascos, Euzko Deya eta Tierra Vasca-Eusko Lurra aldizkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak, Buenos Airesen denak. Harenak dira oraindik plazaratu ez diren Fontes Vasconiae eta Las guerras carlistas del siglo XIX y su significado en la historia vasca obrak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
aldatu- Reflexiones sobre mi país. Maria Luisa San Miguelen edizioa. Donostia: Saturraran Argitaletxea-Hamaika Bide Elkartea, 2002. ISBN: 84-932271-4-5
- Aprendamos nuestra historia. Maria Luisa San Miguelen edizioa. Donostia: Saturraran Argitaletxea-Hamaika Bide Elkartea, 2002. ISBN: 84-932271-3-7