Igerilekuen ur tratamendu

Igerilekuen tratamendua igerilekuetako osasuna ziurtatzen duen prozesua da. Tratamendu egokia beharrezkoa da igerilekuen ura garbi eta garraiatu ditzakeen gaixotasunetatik prebenitzeko.[1]

Metodoak aldatu

Igerilekuen tratamendurako erabiltzen diren metodo batzuk ondorengo hauek dira:

  • Ur filtrazioak; sustanzia kontaminanteak eliminatzeko.[2]
  • Desinfektanteak; mikroorganismo infekziosoak eliminatzeko.[3]
  • Igerilekuen garbitasuna sustantzia kontaminanteak gutxitzeko erabiltzen da, eta hauen garbitasuna egiaztatzeko erabilitako metodoen barruan klorina eta pH erregulatzearen metodoak daude.

Kutsadura motak eta gaixotasunak aldatu

Igerilekuen kutsadura igerilarien edo ingurumeneko iturrietatik etortzen da. Aire zabalean dauden igerilekuak kutsatzeko erraztasun handiagoa dute, eurien, alga esporen edo bestelako arrazoiengatik, bestalde, barrualdeko igerilekuak ingurumeneko iturriek kutsatzeko zailagoak dira.

Igerilariek kutsadura asko sortzen dute igerilekuetan, krema, listu edo kosmetikoengatik adibidez. Ikertzaile batzuek estimatu zuten igerilekuetan 30-80 ml gernu zegoela igerilari bakoitzeko. Environmental Science & Technology aldizkariak adierazi zuen bezala, izerdiak eta gernuak klorinarekin nahasterakoan trikloramina sortzen dute, gizakiontzat arriskutsua den substantzia.

Kutsatzaile patogenikoak oso entzunak dira igerilekuetan gaixotasun gehienak eragiten dituzten kutsatzaileak baitira. Patogeno hauek birus, bakterio, protozoo edo fungi moduan ager daitezke. Sabelekoa edo beherakoa da patogenoei loturiko gaixotasunik ohikoena. Beste gaixotasun batzuk hauekin erlazionatuak azal arazoak edo arnas infekzioak dira[4].

Mantentze eta garbiketak aldatu

Kutsadura txikiagotu egin daiteke igerilariek higiene ona edukiz gero, esate baterako, igeri egin baino lehen eta ondoren dutxatuz, edo hesteetako nahasketak dituztenak kanpoan utziz. Hala ere, tratamendu eraginkorrak behar dira kutsatzaileak igerilekuan bertan ere kudeatzeko, izan ere, patogeno edo ez patogeno, kutsatzaileen sarrera saihestea ezinezkoa baita.

 
Barruko igerilekua

Igerileku iragazketa eta birzirkulazio sistema ondo mantentzea da kutsatzaileen aurkako oztoporik handiena iragazketa egin behar denean[5]. Kutsatzaile iragazkaitzak azkar kentzeak desinfekzio-sistemaren gaineko inpaktua murrizten du, kloromina eratzea mugatuz eta saneamendu eraginkortasuna optimizatuz. Patogenoak hiltzeko eta aisialdirako uraren gaixotasunak saihesteko, igerileku operadoreek kloroa edo beste sanitiziorako maila egokia mantendu behar dute.Denboran zehar, udal uraren kaltzioa pilatu egiten da, igeltsunetako hormetan eta ekipamenduetan (iragazkiak, ponpak) gatz gordailuak garatuz, eta, hortaz, eraginkortasuna murrizten du. Horregatik, erregularki igerilekua guztiz hustea gomendatzen da, eta ur freskoa berritzea edo lehendik dagoen igerilekuko ura birziklatzea, alderantzizko osmosia erabiliz. Azkeneko metodologiaren abantaila uraren % 90 berrerabiltzea da. Igerileku operadoreek garbiketa eta saneamendu kimikoak ere gorde eta maneiatu behar dituzte segurtasunean.


Gaixotasunak ekiditeko aurre-hartzeak aldatu

Gaixotasunen prebentzioa uraren kalitatearen kudeaketarako lehentasuna izan behar da igerileku eta bestelako ur intsalazioen arduradunentzat. Desinfekzioa kritikoa da patogenoen aurka babesteko, eta ekipamendu kimikoen jarraipen eta mantentze sistematikoa erabiliz hobeto kudeatzen da, maila kimiko ezin hobeak bermatzeko, betiere estatuko eta tokiko araudien arabera.

Parametro kimikoen barnean desinfekzio mailak daude, araututako plagizida etiketaren arabera. Esaterako, pH-a 7,2 eta 7,8 artean gorde behar da. Giza malkoek 7,4 pH-koa dute, hau da, igerileku bat ezartzeko puntu ezin hobea. Alkalinotasuna 80-120 ppm-koa izan behar da eta kaltzioaren gogortasuna 200-400 ppm-tik gorakoa.

Desinfektatzaile kontzentrazio eraginkorra mantentzea garrantzitsua da igerilekuko erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Desinfektatzaile kimiko hauetakoren bat erabiltzen denean, oso garrantzitsua da 7,2 eta 7,8 bitarteko pH-a mantentzea Langelier saturazioaren indizearen arabera, edo 7,8tik 8,2ra bitartekoa, Hamilton-eko indizearen arabera. pH altuak erabat murrizten du kloroaren potentzia sanitizatzailea, oxidazio-murrizketa potentzial murriztua (ORP) dela eta, pH txikiagoak ondoeza eragiten duen bitartean, batez ere begietan. Hala eta guztiz ere, Hamilton-en arabera, pH altuagoak alferrikako kloroaren kontsumoa murritz dezake, alga eta bakterioen hazkuntza saihesteko eraginkorrak izaten jarraitzen duten bitartean.

Bainuetxeen osasuna eta igerileku azpiegiturak babesten laguntzeko, ezinbestekoa da uraren kalitate faktore edo parametroen ohiko jarraipena egitea. Prozesu hau ezinbestekoa da uraren kalitatearen kudeaketarako programa ona izateko.

Igerilekuetan higiene portaera ona ere garrantzitsua da igerilekuetako eta bainuetxeetako osasun-arrisku faktoreak murrizteko. Igeriketa aurretik ureztatzea kutsatzaileen sarrera murriztu dezake eta igeriketa ondorengo ureztatzeak berriro kentzen laguntzen du. Beherakoa edo gastroenteritisarekin loturiko bestelako gaixotasunak dituzten pertsonek ez dute igerileku baten 2 astetan igeri egin behar, batez ere umeek. Aldi berean, patogenoekiko esposizioa minimizatzeko, igerilariek ura ahoan sartzea edo irenstea saihestu beharko lukete.

Desinfektatze metodoak aldatu

Kloroa eta bromoa aldatu

 
Kloroaren eredu atomikoa

Ohiko halogenozko oxidatzaileak, esate baterako, kloroa eta bromoa, igerilekuetarako lehen mailako sanitizatzaileak dira, erosoak eta merkeak. Kloro konposatu askatzaileak igerilekuetan gehien eta maizen erabiltzen direnak dira. Biak halogeno taldekoak dira eta bakterio arriskutsuak eta askotariko birusak suntsitzeko gaitasuna dute. Aldi berean, azkar jarduten dute, iraunkorrak dira eta nahi ez diren kutsatzaileak oxidatzen dituzte.

Igerilekuetan aukera askoko konposatu kloratuak erabiltzen dira, baina oinarrizkoena kloro molekularra da (Cl2), hala eta guztiz ere, aplikazioa nagusiki igerileku publiko komertzial handietan egiten da. Bestalde, ohiko igerilekuetan erabiltzen diren konposatu kloratu ez-organikoak sodio hipokloritoa, lixiba likidoa edo lixiba, kaltzio hipokloritoa eta litio hipokloritoa dira. Kloroak eguzkitan bere eraginkortasuna galtzen du, hori dela eta, bere erabilgarritasuna eta egonkortasuna kanpoko doikuntzetan zabaltzeko azido zianurikoa gehitzen diote osagarri gisa.

Kloroak urearekin edo nitrogeno hondakinak dituzten konposatuekin erreakzionatzen dutenean kloramina sortaraz dezake. Kloramina sortzen da kloro kopuru nahikoa erabiltzen ez denean. Kloramina da igerilekuetan usain txarra sortaratzen duena. Kloramina kentzeko modurik ohikoena kloro ez-organiko dosi altuarekin nahastea da ("hunkigarri" deritzona), 10 ppm kloroa emateko nahikoa izanik. Honako hau maiz egiteak igerilekuan usain txarrak desagerrarazten laguntzen du. Kloramina eta beste konposatu lurrunkorren maila uretan murritz daiteke kutsatzaileek sortzen dituzten konposatuak gutxituz, esate baterako, urea, kreatinina eta aminoazidoak.

 
Bromoaren eredu atomikoa

Bestalde, presio ertaineko UV teknologia bigarren mailako desinfektatzaile moduan erabiltzen da kloroarekiko toleranteak diren patogenoei aurre egiteko. Horretaz aparte, kloraminaren maila kontrolatzeko ere erabiltzen da, usaina eta narritadura gutxitu ahal izateko.

Kobre ioi sistema aldatu

Kobre ioi sistemak tentsio baxuko korronte bat erabiltzen du igerilekuan kobrezko ioiak askatzeko. Metodo hau askotan erabiltzen da, izan ere, ez baitu kloroak eragiten dituen albo efekturik, eta kobrea mikroorganismoen biozida oso ona baita. Honek estresa eragiten du algen zeluletako hormetan, hauei likidoak eta gasak hartzeko zailtasunak eraginez eta hauen ugaltzeko gaitasuna oztopatuz. Bestalde, bakterioen barruan metatzen da hauen fotosintesia blokeatuz.

Igerileku pribatuen filtrazio motak aldatu

Igerileku pribatuetan, ura filtratzeko baliabide ezberdinak daude. Hala nola:

Ur ponpa aldatu

Ur ponpa elektrikoak igerilekuetako ura birbanatzeko baliabide nagusia dira. Ura iragazki batean zehar bultzatzen da eta gero, berriz ere, igerilekura. Hala ere, normalean ez da nahikoa izaten igerilekua guztiz esterilizatzeko. Igerileku publikoetan erabiltzen diren ur ponpak, orokorrean, etengabe aritzen dira lanean. Bizitegi-igerilekuetan, berriz, egunean 4 orduz neguan eta 24 orduz udan. Elektrizitate kostuak oso handiak ez izateko, ur ponpak tenporizadore baten bidez kontrolaturik daude eta 6-12 orduko tarteetan lan egiten dute. Ponpa gehienek sare bat daramate, hosto edo ileen ondoriozko kutsadura ekiditeko.[6]

Iragazketa unitateak aldatu

Harea

Orokorrean, hare-iragazkia ur ponparen ostean jartzen da. Iragazkiaren barruan harea aurki dezakegu, eta, honek 10 mikrometro baino gutxiagoko partikulak iragaziko ditu ur arretik. Iragazki hauek periodikoki garbituz doaz, ura oztopatzen duten eta presioa handitzen duten kutsatzaileak pilatzen baitira. Garbiketa egin behar denean, seinalea ematen duen marra gorri bat du alboan. Hareazko iragazkiek 5-7 urte irauten dute haren barruko harea erabilgarria izateari utzi arte. Hau ez da hare-iragazki mota bakarra, baina bai eraginkorrena eta ohikoena.[7]  

Lur diatomeoa                                                                                                                                                                                         Iragazki batzuek lur diatomeoa erabiltzen dute kutsatzaileak uretik kanporatzeko. Oso eraginkorrak dira, 1 mikrometroko partikulak iragaz baititzakete; dena dela, herrialde batzuetan debekaturik daude, izan ere, periodikoki hustu egin behar baitira eta estoldara bota, eta horrek arazoak sortzen ditu estolda-sisteman.    

Kartutxo iragazkiak

Beste iragazki mota bat paperaren antzeko kartutxoak dira. Unitate hauek katea daitezke eta, horren bidez, ia edozein tamainatako igerilekuak esterilizatzeko balio dute.

Ur garbitzaile automatikoak

Gailu hauek xurgatzaileek bezala lan egiten dute, hare-iragazki batek egin ezin duena. Azken finean, ura esterilizatzeko metodo gehigarri bat da. Garbitzaile hauek, igerilekuko iragazketa eta ponpa sistematik kanpo jarduten dute. Energia iturri bat dute igerilekutik 3 m-tara eta bi motore dituzte: batek ura xurgatu, iragazi (xurgagailu barruko filtroan) eta abiadura berean kanporatzen du; eta besteak xurgatzailea mugitzea ahalbidetzen du. Aparatuaren aurrean eta atzean bi erratz daude, igerilekuko hondotik eta paretetatik (batzuetan, baita eskaileretatik ere) hondakinak erauzteko. Azken hauek xurgagailu barneko filtrora bidaltzen dituzte partikulak.

Diluzio kontsekutiboa

Ur fresko, kloratu eta filtratu baten korronte konstante bat da, honen bidez igerilekuak etengabe ur berri eta garbia izatea espero da. Dena dela, hau ezinezkoa da, uretan etengabe kutsatzaileak sartzen baitira.

Skimmer-ak aldatu

Gailurreko irekidurak aldatu

Igerilekuko ura paretan dagoen irekidura laukizuzen batetik erauzten da, eta azken hau igerilekuko paretetan dagoen aparatu batera konektaturik dago. Ur ponpa konektaturik egotekotan, ura igerilekutik atera egiten da banda batzuen gaineko presa batera, horren bidez, hostoak, intsektuak edota beste kutsatzaile asko erortzen dira ondoren ken daitekeen sare batera[8].

Badaude uraren gainazalean flotatuz lan egiten duten skimmerrak; hauen abantaila da berdin duela uraren maila dena delakoa izan arren, lana egiten jarrai dezaketela. Edonola ere, iragazki bat edo hostoentzako sare bat izan beharko lukete beti, baita ponpa bat ere butxadurak ekiditeko.

Igerilekuko birbanaketa. aldatu

Berogailuak aldatu

Uraren birbanaketarako sisteman erabiltzen den beste tresna mota bat berogailua da. Bero ponpak, gas naturala edo propanozko gasezko berogailuak, berogailu elektrikoak edota bestelakoak izan daitezke. Dena dela, ura berriro igerilekura iritsi baino lehen beste aparatu asko aurki daitezke (oxidazio/ionizazio sistemak, mikrobioen aurkako desinfekzioak ultra-bioleta argiaren bitartez...).

Gertakizun bereziak aldatu

2016 urteko olimpiadetan gertakizun xelebre bat gertatu zen, igerilekuetako urak kolore berdea hartu zuen. Honen arrazoirik logikoena hau litzateke: ur oxigenatuaren isurketa bat egon zen, kloroaren efektua neutralizatu zuena. Honen ondorioz, zenbait algen hazkuntza eragin zuen (kolore berdearen arrazoia). Honekin batera, monitorizazio elektronikoaren sistemak akats bat izan zuen, ez baitzuen produktu kimikoaren gabezia detektatu. Egoera hori konpontzeko, antolatzaileek erabaki zuten uretako produktuen kantitatea orekatzea eta algen dentsitatea handitzen saiatu ziren, garbiketa erosoagoa eta eraginkorragoa izan zedin.[9]

2008 urtean, Espainian beste gertakari bat egon zen udal igerileku batean. Kloroa da igerilekuetako osagairik nabarmenena, eta bi modutara gehitu ohi zaio urari: pastilla moduan (beste osagai batzuk dituelarik) edo gas berde moduan (bere ohiko egoera), pixkanaka uretan disolbatuz. Azken hau da sistema eraginkorrena, baina kloro bonbonaren kokapen okerra edo konposatuen nahastean akatsak egotearen ondorioz, kloro gasezko hodei kutsagarri baten sorrera eragin dezake eta inguruan dauden pertsonak kutsatu. Hauxe bera gertatu zen Madrilen hasieran aipatutako urtean. Istripuaren arduradunak honela definitu zuen: “una reacción química que lo flipas”.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) (Web-horria)Piscinas Reindesa (Noiz kontsultatua: 2018).
  2. (Gaztelaniaz) (Web-horria)Piscinaideal (Noiz kontsultatua: 2018).
  3. (Gaztelaniaz) (Web-horria)Thecoolpool (Noiz kontsultatua: 2018).
  4. (Gaztelaniaz) (Web-horria)Interempresas (Noiz kontsultatua: 2018).
  5. (Gaztelaniaz) (Blog)momentos piscina (Noiz kontsultatua: 2018).
  6. (Gaztelaniaz) (Web-horria)outlet-piscinas (Noiz kontsultatua: 2018).
  7. (Ingelesez) (Web-horria)water.me (Noiz kontsultatua: 2018).
  8. (Gaztelaniaz) (Web-horria)mi-fontaneria.es (Noiz kontsultatua: 2018).
  9. (Gaztelaniaz) (video)youtube (Noiz kontsultatua: 2018).
  10. (Gaztelaniaz) (videoa)youtube (Noiz kontsultatua: 2018).

Kanpo estekak aldatu