Sodio hipoklorito

konposatu kimiko

Sodio hipokloritoa konposatu ez-organikoa da NaClO formula duena eta sodio katioi batez eta hipoklorito anioi batez osatuta dagoena. Kontsidera daiteke azido hipoklorosoaren sodio-gatza dela.

Sodio hipoklorito
Sodium-hypochlorite.png
Formula kimikoa NaClO
SMILES kanonikoa [O-Cl.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, sodio, kloro eta hidrogeno
Masa molekularra 73,954 u
Erabilera
Tratatzen du atleta-oin
Rola Oxidatzaile, Desinfekzio eta uraren arazketa
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
1
Identifikatzaileak
InChlKey SUKJFIGYRHOWBL-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 7681-52-9
ChemSpider 22756
PubChem 23665760
Reaxys 11342986
Gmelin 32146
ChEMBL CHEMBL1334078
NBE zenbakia 1791
RTECS zenbakia NH3486300
ZVG 1410
DSSTox zenbakia NH3486300
EC zenbakia 231-668-3
ECHA 100.028.790
CosIng 59174
MeSH D012973
RxNorm 9881
UNII DY38VHM5OD
NDF-RT N0000148260
KEGG D01711

Sodio hipoklorito anhidroa ez-egonkorra da eta eztanda egin dezake deskonposatzean[1]. Alabaina, sodio hipoklorito pentahidratatua (NaOCl·5H2O ) egonkorra da hotzean gordetzen bada. Solido berde-horia da[2].

Sodio hipokloritoaren ur-disoluzioak kolore berde-hori hitsa du eta guztion etxeetan desinfektatzaile edo garbitzaile moduan izaten dugun lixiba da.

PrestaketaAldatu

Hainbat maneraz presta daiteke sodio hipokloritoa. Bi dira erabilienak.

Sodio hidroxidozko ur-disoluzio batean zehar kloro gasa pasarazten denean beheko erreakzioa gertatzen da sodio hipokloritoa eta sodio kloruroa eratuz[3]. Kloroa erreduzitu eta oxidatu egiten da aldi berean, hots, dismutazioa pairatzen du.

Cl2 (g) + 2 NaOH (aq) → NaCl (aq) + NaClO (aq) + H2O (aq)

Sodio hipoklorito pentahidratatua ere presta daiteke metodo honen bidez.

Gatzunaren hidrolisia baliatzen duten hainbat prozesu ere usa daitezke[4]. Gatzunaren hidrolisiaren bidez lehen urratsean sodio hidroxidoa eta kloro gasa sintetizatzen dira eta, ondoren, nahastu egiten dira sodio hipokloritoa lortzeko[5]. Hauek dira erreakzioak:

2 NaCl + 2 H2O → 2 NaOH + H2 + Cl2

Cl2 + 2 NaOH → NaCl + NaClO + H2O

Prozesuaren lehen urratsa sosa kaustikoa eta kloroa lortzeko kloro-alkali izeneko prozesu industriala da. Ekoizten den hipoklorito-kantitatea kloroak disoluzioan egiten duen denboraren eta tenperaturaren menpe dago. Zenbat eta denbora gehiago egon kloroa disoluzioan sodio hidroxidoarekin harremanetan orduan eta hipoklorito gehiago. Bestetik tenperatura asko igotzea ez da komeni, 60 ºC-rik gora hipokloritoa klorato bihurtzen azkar hasten baita.

3 NaClO → NaClO3 + 2 NaCl

ErabileraAldatu

Sodio hipokloritoaren erabilera ia guztiak uretan disolbaturik da, kontzentrazio txikiagoa edo handiagoa duelarik, hots, lixiba moduan. Ondorioz lixibari ematen zaizkion erabilerak dira nagusienak: garbiketa-agentea, dekoloratzailea, desinfektatzailea, usain-kengarria eta hondar-uren tratamentuan.

ErreferentziakAldatu

  1. Bretherick's handbook of reactive chemical hazards.. (7th ed.. argitaraldia) Elsevier 2007 ISBN 978-1-60119-265-3. PMC 123506100. Noiz kontsultatua: 2021-01-10.
  2. (Ingelesez) Applebey, Malcolm Percival. (1919-01-01). «XCVI.—Sodium hypochlorite» Journal of the Chemical Society, Transactions 115 (0): 1106–1109. doi:10.1039/CT9191501106. ISSN 0368-1645. Noiz kontsultatua: 2021-01-10.
  3. (Ingelesez) Vogt, Helmut; Balej, Jan; Bennett, John E.; Wintzer, Peter; Sheikh, Saeed Akbar; Gallone, Patrizio; Vasudevan, Subramanyan; Pelin, Kalle. (2010). «Chlorine Oxides and Chlorine Oxygen Acids» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi:10.1002/14356007.a06_483.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. Noiz kontsultatua: 2021-01-10.
  4. «Sodium Hypochlorite - Molecule of the Month October 2011 - HTML-only version» www.chm.bris.ac.uk Noiz kontsultatua: 2021-01-10.
  5. Tilley, R. J. D.. (2004). Understanding solids : the science of materials. J. Wiley ISBN 0-470-85275-5. PMC 54543926. Noiz kontsultatua: 2021-01-10.

Kanpo estekakAldatu