Biozidak izaki bizidunak hil, neutralizatu edo akabatzeko erabiltzen diren substantziak dira. Mikroorganismoak ere biozidak izan daitezke. Bioziden aplikazioa oso hedatuta dago hainbat arlotan: nekazaritzan, medikuntzan, janarien industrian, etab.

Biozida mota asko daude: herbizidak, intsektizidak, fungizidak, bakterizidak, etab, erasotzen duten bizidunen arabera. Jardueraren arabera desinfektagarriak, kontserbagarriak, plagizidak..., besteak beste, izan daitezke.

Biozida on batek ezaugarri batzuk eduki behar ditu:

  • gizakientzat eta ingurumenarentzat kaltegarria ez izatea
  • uretan disolbagarria izatea, eta pH tarte handi batean eraginkorra
  • neutralizatzeko erraza izatea
  • iraunkorra izatea

Haien egituraren arabera, biozidak fisikoak, kimikoak edo biologikoak dira. Biozida fisikoen artean erradiazioak eta tenperatura altuak daude. Kimikoen artean substantzia asko: kloro dioxidoa (ClO2), ozonoa, isotiazolinak, kloraminak…… Biologikoen artean lisozima bezalako entzimak edo mikrobio espezifiko batzuk (biointsektizidetan erabiltzen direnak, adibidez).

Europar Batasunean bioziden erabilera 1998-02-16ko 98/8/CE arautegiak erregulatzen du, 2012an aldaketa batzuk jaso zituena (Arautegia 528/2012)[1]

Erreferentziak aldatu

  1. [https://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=OJ:L:2012:167:0001:0123:FR:PDF {fr} RÈGLEMENT (UE) N o 528/2012 DU PARLEMENT EUROPÉEN ET DU CONSEIL du 22 mai 2012]

Kanpo estekak aldatu