Igande Odoltsua (1905)

Igande Odoltsua Errusiako Guardia Inperialak manifestari baketsuen aurka 1905eko urtarrilak 22an egin zuen sarraski bat izan zen. Aipaturiko egunean gertatu zen San Petersburgon, egun horretan 200.000 langile gaur egun Hermitage museoa den eta garai hartan tsarraren egoitza zen Neguko Jauregiaren atean bildu zirenean.

Igande Odoltsua
Irudia
Jatorrizko izena(ru) Кровавое воскресенье
Motagreba
tiroketa masibo
Honen parte da1905eko Errusiako Iraultza
Data1905eko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia)
KokalekuSan Petersburgo
HerrialdeaErrusiar Inperioa
KausaGeneral strike in St. Petersburg 1905 (en) Itzuli

Langileek, Georgi Gapon aitak antolatuak, zuzenean tsarrari soldata handiagoa eta lan baldintza hobeak eskatu zizkioten, 1904 amaieran eginiko greba batzuek huts egin ondoren. Manifestariek egun horretan ikur erlijiosoak eta tsarraren argazkiak zeramatzaten, euren asmoak baketsuak zirela adierazteko.

Nikolas II.a Errusiakoa tsarra ez zegoen jauregian une horretan, baina bere osabak, Vladimir duke handiak, jendetza tirokatzea agindu zuen; mila manifestari baino gehiago hil ziren eta beste bost mila baino gehiago zaurituak geratu ziren, horietatik gehienak emakumeak eta haurrak. Sarraski honen berria berehala zabaldu zen herrialde osoan zehar, eta honen ondorioz, landatar tokietan nekazariak matxinatu ziren, hiri askotan grebak egon ziren eta Indar Armatuetan altxatzeak egon ziren urte betez.

1906an Nikolas II.a manifestariak baretzen saiatu zen, horretarako errusiar legebiltzarra sortu zuelarik, Duma deritzona, baina herriaren iritzia jada oso erradikala bihurtu zen aurreko indarkeria eta hilketen ondorioz. Sozialistek Duma boikotatu zuten, eta, azkenik, honek bere aktibitatea bertan behera utzi zuen 1917an, Lehen Mundu Gerran gertatu zen beherakada ekonomikoaren eta iraultza boltxebikearen arrakastaren ondorioz.

San Petersburgoko langileek tsarrari egindako eskaria, 1905eko urtarrilaren 8an aldatu

« Jaun hori! San Petersburgoko langileok, emazte, seme eta adintsu elbarriekin, zugana gatoz, o Tsar!, zuzenbide eta babes eske. Miseria gorrian gaude, zapaldurik eta lanez gainezka, esklabotzat tratatzen gaituzte, geure zori latza eroapenez jasan eta isildu behar dugulakoan.

Orain arte dena jasan izan dugu. Baina gero eta argiago ikusten ditugu miseria, eskubiderik eza eta ezjakintasuna, despotismoaren eta nagusikeriaren ondorio horiek. Jaun hori, ezin dugu gehiago jasan. Hobe hil sufrimendu jasangaitzok luzatzen ibili baino. (...). Jaun hori! Jainkoaren egitez gobernatzen duzu eta bat al dator egoera hau Haren legeekin? (...). O, Tsar!, 300.000 gizaki baino gehiago gara, baina hori itxura besterik ez da, ez baitaukagu inolako giza eskubiderik. (...) Errusia oso zabala da eta behar handiak ditu; hori dela eta ezin daiteke burokratez soilik osatutako gobernu baten bidez zuzendu. Guztiz beharrezkoa da herriak gobernuan parte hartzea, hark baitaki zer-nolako beharrak dituen. (...) Ez iezaiozu muzin egin zeure herria zaintzeari. Atera ezazu nagusikeriak, miseriak eta ezjakintasunak hondoratutako lekutik (...). Egin ezazu errusiar herriko maila eta talde guztietako ordezkariei deitzeko. Eta horretarako, Batzar Konstituziogilerako hauteskundeak sufragio unibertsal, sekretu eta berdinaz izan daitezela. Horixe da gure eskaririk garrantzitsuena.

»


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Errusiar Inperioko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.