I. Ibarretxe gobernua
I. Ibarretxe gobernua edo VI. legealdiko Eusko Jaurlaritza 1999ko urtarrilaren 2a eta 2001eko uztailaren 14a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen, 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak lehen aldiz hautatu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakari, EAJren, Euskal Herritarrok koalizioaren eta EAren babesarekin. EAJ eta EAren arteko koalizio gobernua izan zen.
Ibarretxe I gobernua | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
VI. legealdia | ||||||||
| ||||||||
Gobernua | ||||||||
Erakundea | Eusko Jaurlaritza | |||||||
Lehendakaria | Juan Jose Ibarretxe | |||||||
Hautaketa | 1998ko urriaren 25a | |||||||
Inbestidura | 1998ko abenduaren 29a | |||||||
Sorrera | 1999ko urtarrilaren 2a | |||||||
Bukaera | 2001eko uztailaren 13a | |||||||
Iraupena | 2 urte eta 192 egunak | |||||||
Osaera | ||||||||
Kontseilariak | 10 | |||||||
Alderdiak | EAJ EA | |||||||
Ordezkaritza | ||||||||
Eusko Legebiltzarra | 27 / 75 | |||||||
Bazkideak | Euskal Herritarrok (2000ko otsaila arte) | |||||||
Oposizioa | PP Euskal Herritarrok (2000ko otsailetik aurrera) PSE-EE EB-B UA | |||||||
Oposizioko burua | Carlos Iturgaiz | |||||||
Legealdiaren hasieran gobernua osatzen zuten alderdiek EHrekin lankidetza ituna sinatu zuten, Lizarra-Garaziko hitzarmenak irekitako su-etenaren testuinguruan. 1999ko azaroan, ordea, ETAk su-etena hautsi zuen. Lankidetza hitzarmena 2000ko otsailaren 22an hautsitzat eman zuen Eusko Jaurlaritzak, Fernando Buesaren heriotzaren ondoren, EHk ez baitzuen ETAren jarduera gaitzetsi. Era horretan, gobernua gutxiengoan geratu zen. Lizarra-Garaziko hitzarmena hautsi egin zen, eta EHk legebiltzarra abandonatzea erabaki zuen. Gobernuak oso bozketa gutxi gainditu zituen handik aurrera eta, 2001eko otsailean, lehendakariak hauteskundeak aurreratu zituen.
Gobernua
aldatuIzena | Irudia | Alderdia | Saila | Hasiera | Amaiera | Err. | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Juan Jose Ibarretxe | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakaria | 1999ko urtarrilak 2 | 2001eko uztailak 14 | [1] | ||
Idoia Zenarrutzabeitia | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakariordea | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [2][3] | ||
Ogasuna eta Herri Administrazioa | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | |||||
Inaxio Oliveri | Eusko Alkartasuna | Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [4][3] | ||
Javier Balza | Euzko Alderdi Jeltzalea | Herrizaingoa | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [5][3] | ||
Josu Jon Imaz | Euzko Alderdi Jeltzalea | Industria, Merkataritza eta Turismoa | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [6][3] | ||
Sabin Intxaurraga | Eusko Alkartasuna | Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [7][3] | ||
Iñaki Azkuna | Euzko Alderdi Jeltzalea | Osasuna | 1999ko urtarrilak 7 | 1999ko apirilak 20 | [8][9] | ||
Gabriel María Inclán | Euzko Alderdi Jeltzalea | 1999ko apirilak 20 | 2001eko uztailak 17 | [10][3] | |||
Mari Karmen Garmendia | Euzko Alderdi Jeltzalea | Kultura | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [11][3] | ||
Patxi Ormazabal | Eusko Alkartasuna | Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [12][3] | ||
Álvaro Amann | Euzko Alderdi Jeltzalea | Garraioa eta Herri Lanak | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [13][3] | ||
Iñaki Gerenabarrena | Euzko Alderdi Jeltzalea | Nekazaritza eta Arrantza | 1999ko urtarrilak 7 | 2001eko uztailak 17 | [14][3] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ 2900/1998 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Ibarreche Marcuartu jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzen duena.. .
- ↑ 3/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
- ↑ a b c d e f g h i j 8/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehendakariordeak eta sailburuek euren egitekoak utz ditzatela xedatzen duena.. .
- ↑ 4/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 5/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Herrizaingo sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 6/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 7/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 8/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Osasun sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 15/1999 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Lehendakariarena, Osasun sailburuak bere eginkizunei utzi diela adierazteko dena.. .
- ↑ 16/1999 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Lehendakariarena, Osasun sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 9/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Kultura sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 10/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 11/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Garraio eta Herri Lan sailburua izendatzen duena.. .
- ↑ 12/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzen duena.. .
Kanpo estekak
aldatu