Ibarguen-Cachopin kronika

Ibarguen-Cachopin kronika kronika eskuizkribatua da, García Fernández de Cachopín Laredoko kronikagilearen semeak Juan Iñigez Ibarguen bizkaitar eskribauaren eta besteren laguntzarekin 1558-1610 bitartean idatzitakoa.

Ibarguen-Cachopin kronika
Jatorria
Ezaugarriak
Leloren kantua Ibarguen-Cachopin kronikan

Egiazko izena Crónica General Española y Sumaria de la Casa de Vizcaya, y su antigua fundación y Nobleza da. Eskuizkribu ezagun bakarra, denborak, hezetasunak eta bestek aski hondatua, bi artxibotan sakabanaturik dago. Jatorriz 184 koaderno eta hiru liburutan banatuta zegoen, baina egun 70 koaderno baino ez dira ezagutzen, 65 Bizkaiko Foru Agiritegian gordeak eta beste bostak Madrilgo Liburutegi Nazionalean. Guztira 1.794 folio dira, gehienak alde bietatik idatziak.

Euskarazko edukia aldatu

Gaztelaniaz idatzia izan arren, euskarazko eta euskarari buruzko hainbat eduki biltzen ditu:

Kantuak aldatu

Leloren kantua, baladak edo balada zatiak (Arrasateko erreketaren kantuak, Errodrigo Zaratekoaren kantua, etab.), Juan Diaz Harokoaren eresia, Salinasko kondearen kantua, Marti Juanes Labierukoaren hilartitza, Andramendiko idazkiak.

Hizkuntza aldatu

Hainbat esaera, esaldi eta beste, gehi bi hiztegi labur.

Izen eta deiturak aldatu

Euskarazko izen-deiturak eta horien gaztelaniazko formak biltzen ditu:

- Anso eta Saonch (< Sanoitz[1]): "Anso Saonch, que en castellano quyere dezir Sancho Saez".
- Eneco eta Enecoch (< Enekoitz[2]): "Eneco Pagoetantayco bere arma gueçi barriacas / Iñigo de Pagoetantai con su lança y dardo", "Eneco Saonch, que quiere dezir en romançe Iñigo Saez"; "Juan Iñiguez de Ibargüen y por sobrenonbre de alçima le dixieron Polibro Enecoch", "Maria Iñiguez, por sobrenonbre Henecocha".
- Herrandoch: "Ansso Herrandoch, que quiere tanto dezir en bascuençe como en castellano bulgar Sancho Hernandez o Fernandez".
- Onsalu eta Onsaluch (< *Onsaluitz[2]): "Ochoa Onsaluch burua dala, aren urrengo anage lastanac: Anso, Joane, Onsalu / Ochoa Gonçales, siendo cabeça de todos los demás de su linage, y despues dél muy çercanos sus hermanos queridos y amados Sancho y Juan y Gonçalo","Gomez Honsaluch Gogorra, que quiere dezir en castellano Gomez Gonzalez el Fuerte".
- Semero eta Semeroch: "¿Como, don Ximeno, agora que es menester el ardimiento e bulliçio, desmallais e falleçe para contra los moros, e para contra nos, ca somos unos, hos mostrais furioso? Con razon hos llamara buestro padre don Semero, pues tal hazeis", "Iñigo Semeroch de Mecaur de Morga".
- Adamich, Joanech eta Perich.

Edizioa aldatu

Mendeetan argitaragabe egon ondoren, salbu eta tarteka plazaratu ziren euskal zatiak, 2006an Julen Arriolabengoak lehendabiziko edizioa atondu zuen bere doktore-tesian, kronikaren eta batez ere euskarazko pasarteen azterketa egiteaz gainera.

Erreferentziak aldatu

  1. Koldo Mitxelena. (1990). Fonética histórica vasca. Donostia: ASJU, 293 or..
    « El nombre Anso ( < Sanso) tiene como patr. Sanoyz, atestiguado con frecuencia en documentos medievales de Navarra: la pérdida de la sibilante interior fue suficientemente antigua para que su -n- aparezca tratada como intervocálica en vizc. ant. Saonch Sánchez < *Sãõch < *Sãõitz. »

  2. a b Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarai. (1955). Nombres vascos de persona. Donostia: ASJU.

Kanpo estekak aldatu