Juan Iñiguez Ibarguen
Juan Iñiguez Ibarguen bizkaitar eskribaua izan zen Zornotzako merindadean (XVI. mendean).
Juan Iñiguez Ibarguen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bizkaia, ? |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak |
Crónica General Española y Sumaria de la Casa de Vizcaya, y su antigua fundación y Nobleza (1588. urte inguruan idatzia) obraren egilea zela uste izan zen XX. mendearen hasiera arte, baina García Fernández de Cachopín Santander aldeko idazlearen laguntzailea baizik ez zen izan, adituen ustez. Ibarguen-Cachopín deituriko kronikak Bizkaiko herrialdearen etorkiari eta ezaugarriei buruzko berriak, elezaharrak eta datuak ematen ditu; historiari dagokionez ez du balio aipagarririk, baina hizkuntza eta folklore mailako aipamen interesgarri batzuk eskaintzen ditu (alegiazko Leloren Kantua izenekoaren argibideak, besteren artean).
Kanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.