Semero
Datuak
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Semeno eta Seme

Semero euskarazko gizonezko izena da.

Historia aldatu

Seme hitzarekin loturik omen dago, aditu batzuen arabera.[1] Semeroren Erdi Aroko patronimikoa Semeroitz zen.[2][3][4]

Semero eta Semeroitz latinezko Semeno eta Semeno(n)is formetatik atera omen ziren.[oh 1] Latinezko n-a euskaraz r bilakatu zen, arima hitzean gertatu zen bezala (latinez: anima).[5]

Semero izena Erdi Aroko Nafarroako erdarazko izkribuetan ugari da. XVI. mendeko Bizkaiko Ibarguen-Cachopin kronikan ere aurkitzen dugu,[oh 2] hala nola Zuberoako Oihenarten 1638.eko liburuan.[6]

Izen hau Hondarribiko eta Aresoko etxe izenetan aurkitzen dugu, eta baita Erdi Aroko Artaxoako Semero Aran leku-izenean ere. Gaur egungo Senberoitz deituraren jatorria da.

Beste hizkuntzetan aldatu

Oharrak aldatu

  1. Hala Semeno nola Semero formak Euskal Onomastikaren Datutegian onetsiak ageri dira. Alabaina, Orotariko Euskal Hiztegiak, «arima» sarreran, honako hau dakar:
    « Etim. De lat. anima, acaso por intermedio de *alima, con disimilación de nasalidad, como en med. Semero, patr. Semeroyz, de Semeno, Semeno(n)is. »
    Alegia, Semero euskarazko izentzat hartzen du, eta Semeno latinezkotzat.
    

    Bestalde, Mitxelena eta Irigarairen «Nombres vascos de persona» artikuluan, Semero euskal izena ageri da; Semeno, aldiz, ez.

  2. Garaiko gaztelaniaz Ximeno de Muñatones bezala ezagutzen zena, euskaraz Semero deitzen zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: "Semero", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarai. (1955). Nombres vascos de persona. Donostia: ASJU.
  3. Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.
  4. Koldo Mitxelena. (1975). Distribución defectiva y evolución fonológica. Studia Hispanica in Honorem R. Lapesa III. Madril.
    « en forma específicamente vasca, siempre Semero, patr. Semeroyz, como Anso ‘Sancho’, patr. Sanoyz »

  5. Euskaltzaindia: "Arima", Orotariko Euskal Hiztegia.
  6. Notitia utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae

Kanpo estekak aldatu