Fonética histórica vasca
Fonética histórica vasca Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren doktore tesia da. Lehen edizioa 1961. urtean argitaratu zen; bigarren edizio hobetua 1977. urtekoa da. Gero, berriro editatu zen 1985. eta 1990. urteetan.
Fonética histórica vasca | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Koldo Mitxelena |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | Fonética histórica vasca |
Ezaugarriak | |
Koldo Mitxelenak historian zehar aldaketa fonetiko erregularrak gertatzen diren hipotesia onartzen zuen, hau da, testuinguru historiko eta geografiko jakin batean gertatzen diren bilakaera fonetikoetan erregulartasun legeak bila daitezkeela onartzen zuen.
Bilakaera fonetiko erregular horien bila ibili zen Koldo Mitxelena: horretarako, euskal tradizioko testu arkaikoak arakatzen aritu zen, sistematikoki, denbora luzean, eta testu horiek islatzen zuten ahoskera nolakoa izan ote zen dedukzioen bidez asmatzen ibili zen. Euskal bokalismo eta kontsonantismoaren bilakaeraren deskripzioa egiten saiatu zen, baita azentu eta doinuari buruzko zenbait proposamen ere.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelena, 1990, Fonética histórica vasca.