Ibaiondo (Bilbo)
Ibaiondo Bilboko 5. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren bi aldeetara zabaltzen da, eta azaleran Bilboko barrutirik handiena da. Iparraldean Abando barrutiarekin, ekialdean Begoña barrutiarekin, eta hegoaldean Arrigorriaga udalerriarekin egiten du muga. Barrutiak guztira, 964,93 metro koadroko azalera dauka, eta 61.651 biztanle (2013). Bilboko barrutirik populatuena da.
Ibaiondo (5) | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Auzoak | Abusu/La Peña, Atxuri, Bilbo Zaharra, Buia, Iturrialde, Miribilla, San Adrian, San Frantzisko, Solokoetxe, Zabala eta Zazpikaleak | ||||
Azalera | 9,6493 km² | ||||
Biztanleria | 61.651 (2013) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′25″N 2°55′24″W / 43.25694°N 2.92333°W |
Hainbat auzotan banatuta dago: Atxuri, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Zazpikaleak, Solokoetxe, Iturrialde, Abusu/La Peña, Buia, Miribilla eta San Adrian.[1] Bilboko gunerik zaharrenak biltzen ditu oro har, Alde Zaharra eta Bilbo Zaharra, besteak beste.
Azken urteetako immigrazioa dela eta, Bilbon gehien hazten ari den udalbarrutia da, San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko biztanleen %15 eta %20 bitartean dira Espainiar Estatutik kanpo jaioa. Bizilagun kanpotar hauek denda berriak zabaldu dituzte barrutian eta barrutiko merkataritza biziberritu.
Auzo berriak eta berritzea
aldatuIbaiondo barrutia 1983ko uholdeak gogorren jasan zituen barrutia izan zen, batez ere Zazpikaleak auzoa. Horregatik Bilboko udalak etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak eman ditu 1980ko hamarkada bukaeratik, Surbisa bere herri baltzuaren bitartez. Horrez gain, Zazpikaleetako kaleak oinezkoentzako gune bihurtu dira eta ibilgailuen joan-etorria debekatu da.
Aldi berean, ibaiaren bestaldean San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoak berriztu dira, ur-hornikuntzarik ez zuten etxebizitzak bota eta berriak eraiki dira, Miribilla auzoaren ondoan. Gainera, itsasadarraren ertzetan ibiltoki berri bat egin da erabili gabe zeuden nasa zaharretan.
Horrez gain, Miribillako antzinako meategiak zeuden tokian hainbat etxebizitza eraikitzeak bizilagun gazte asko bertara etortzea eragin du, barrutiko batez besteko adina gutxituz eta barrutiaren berpizkundean lagunduz. Gaur egun, euskaldun gehien biltzen dituen Bilboko gunea da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bilboko Udala. «05 Barrutia: Ibaiondo» (Noiz kontsultatua: 2014-11-19).
- ↑ Bilboko Udala. «Bilbao zenbatekotan» (Noiz kontsultatua: 2014-11-10).
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |