Ibáñez de Bilbao kalea
Ibáñez de Bilbao kalea, Bilboko Abando auzoan dagoen kale bat da. Venezuela plazan hasi eta Zabalgune plazan amaitzen da. Kolon Larreategi eta Henao kalearekiko paraleloki doa, Albia lorategia igaroz. Tartean Mazarredo zumarkaleak elkartzut zeharkatzen du.
Ibáñez de Bilbao kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′46.73″N 2°55′37.39″W / 43.2629806°N 2.9270528°W |
Ibilbidea eta leku nabarmenak
aldatuKale honetan honako eraikin eta leku nabarmenak daude:
- Bilboko Justizia Jauregia
- Albia lorategia
- Sabin Etxea
- San Bizente eliza
- Sota-Aznar bulegoak: Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan Sailaren egoitza.
- Bilboko Itsas Kapitaingoaren eraikina
- Zabalguneko merkatua
Garraiobideak
aldatuBilboko Metroaren Abandoko geltokia (Berastegiko irteera) eta Moyuako geltokia.